Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Angela Davis

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1944ko urtarrilaren 26a
Birmingham
🔨
Lanbidea
idazle
📷
Argazkiak
ikusi
Angela Davis 2010ean.

Angela Davis estatubatuar irakasle eta idazle bat da, eskubide zibil eta giza eskubideen defendatzailea, bereziki emakumeena eta pertsona beltzena.

Birmingham izeneko hirian, Alabama estatuan, 1944ko urtarrilaren 26an jaio zen. Garai hartan, legeak debekatu egiten zuen beltzak zuriekin batera egotea Amerikako Estatu Batuetako hegoaldean. Gainera, beltzak ere bidegabeki tratatzen zituzten. Davisek bereizketa eta arrazakeria bizi izan zituen eta konturatu zen legeak kaltegarriak zirela beltzentzat. Haren hezkuntzak berdintasunaren alde borrokatzera bultzatu zuen.

1961etik 1967ra, Davisek unibertsitateko ikasketak egin zituen bai atzerrian eta baita Amerikako Estatu Batuetan ere. Eskolan egon zen urteetan, eskubide zibilen aldeko mugimenduetan parte hartzen hasi zen. 60ko hamarkada amaieran, Pantera Beltza Alderdira batu zen. Alderdi politiko horrek, beltzen kontrako bidegabekeriak amai zitezen nahi zuen. Horrez gain, Alderdi Komunistako beltzen talde bateko kide ere izan zen Davis. 1969an, postu bat lortu zuen Kaliforniako Unibertsitatean filosofia irakasteko, Los Angelesen. Haren ideia politiko komunistak zirela eta, unibertsitatea saiatu zen irakaskuntzatik baztertzen. Beranduago, irakasten jarraitzen utzi zioten, baina 1970. urtean joan egin zen.

60 eta 70eko hamarkadetan, preso beltzak laguntzen aritu zen. George Jackson izeneko preso beltz baten laguna zen. George epaiketara joan zenean, ihes egin zezan laguntzen saiatu ziren haren aldeko jarraitzaile batzuk. Ihes egiteko ahaleginen erdian pertsona batzuk hil ziren epaiketa-aretoan. Poliziak Davis tartean zegoela pentsatu zuen, atxilotu eta kartzelan sartu zuten. Hemezortzi hilabete geroago zuriz osatutako epaimahai batek errugabetzat jo zuen.

Davisek irakasten, konferentziak ematen eta idazten jarraitu zuen urte luzeetan zehar. Bere idazlanak arraza, klase eta genero berdintasunari buruzkoak dira.