Wikipedia, Entziklopedia askea

Aragoiera

Aragoiko hizkuntzak:
Aragoiera (gorria)
Katalana (morea)
Gaztelania (horia).
   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   
Aragoierak inguruko hizkuntzetako hitzak hartu zituen. Agur esateko Au! erabiltzen dute, euskaratik harturiko hitza dirudi honek.

Aragoiera Espainiako ipar-ekialdean kokaturiko Aragoi eskualdean hitz egiten den hizkuntza da. Gaur egun Aragoien gaztelaniaz mintzatzen dira eta aragoiera Pirinio mendikateko haranetan entzuten da soilik. 25 mila pertsonak hitz egiten dute eta desgertzeko arriskuan dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean nafar-aragoiera deitu zitzaion. Gaur egun aragoiera edo goi-aragoiera esaten zaio. Askotan fabla izena ere erabiltzen da.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoierak lau dialekto ditu:

  • Mendebaldeko aragoiera
  • Erdialdekoa
  • Ekialdekoa
  • Hegoaldekoa

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aragoierazko lehenengo testuak X. mendean egin ziren. Aragoierak inguruko hizkuntzetako hitzak jaso zituen, hala nola: euskara, gaztelania, katalana eta okzitaniera.

Esamoldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen esamolde batzuk:

Euskaraz Aragoieraz
Egun on Buen diya
Gabon Buena nueit
Eskerrikasko Muitas grazias
Agur Au!
Ongi etorri Biemplegato