Mendikate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kaukasoko mendikatea, satelitetik ikusita.

Mendikatea elkarren ondoko mendi ugari dituen esparru geografiko bat da; mendi horiek nolabaiteko kate edo multzo handi bat osatzen dute eta hainbat elementu geografikoz ere osatuta dago (haranak, zabaldi edo ordokiak, aintzirak, eta abar); elementu geografiko horiek unitate bat osatzen dute, gehienetan luzea (zabala baino gehiago) eta norabide orokor bat izaten duena.

Munduko mendikaterik aipagarrienak honako hauek dira:

Asia Afrika Europa Ipar Amerika Hego Amerika
Himalaia

Kaukaso mendikatea

Atlas mendikatea Alpeak

Balkanetako mendikatea
Pirinioak

Appalacheak

Mendi Harritsuak

Andeak


Mendikateak eta mendilerroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi hitz horien esanahia ez da berdina. Mendikateak, ikusi dugun bezala, mendi-multzo oso handiak izaten dira; mendilerroak, aldiz, txikiagoak izaten dira. Nolabait esanda, mendikateak maila kontinentalekoak dira, eta mendilerroak herrialde edo eskualde mailakoak izaten dira.

Euskal Herriko adibide batzuk ipiniz, Pirinioak mendikatea dira, eta Aralar, Elgea, Toloño, Aramotz eta beste batzuk, berriz, mendilerroak dira.