Txikipedia:Argi-belar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Argi-belar (Medicago sativa latinez), lekaleen familiako lore-landare iraunkor bat da. Laborantza honen hedapena arabiarrek egin zuten Afrikako iparraldean zehar eta, horrela, Espainiara iritsi eta Europa osora zabaldu zen.

Medicago Sativa

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belar iraunkorrak dira, zuzen-zuzenak eta 30-60 cm-ko garaiera dute. Folioloak (hostoaren zatiak) 5-20 mm luze eta 3-10 mm-ko zabalera dute. Korolak, aldiz, 6-12 mm luze, bioleta kolorekoak.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsiakoa da jatorriz, eta bere lehen giza erabilera gerrako zaldiak elikatzeko izan zela uste da. Gaur egun, argi-belarra oso garrantzitsua da mundu mailan. Klima epela duten herrialde guztietan oso hedatua dago. Honen helburu nagusia pentsuen industria hornitzea da.

Nutrizio-balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bereziki, hostoa erabiltzen da. Aparteko ezaugarri elikagarriak ditu landare honek: Landare gehienek baino proteina gehiago ditu eta A bitamina eta mineral eratorriak ere ugari ditu.