Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aristofanes

Eduki-taula

👶
Jaiotza
K.a. 445
Antzinako Atenas
💀
Heriotza
K.a. 385
Antzinako Atenas
🔨
Lanbidea
komediagile
📷
Argazkiak
ikusi
Aristofanesen estatua.

Aristofanes K.a. V. eta IV. mendeetan bizitako idazle greko bat da. Uste da 40 antzerki-lan idatzi zituela, baina 11 soilik kontserbatzen dira osorik. Haren lanek denboraren joanari eutsi diote eta sarritan antzezten dira gaur egungo antzokietan.

Gutxi dakigu Aristofanesen bizitzari buruz. Dakigun gehiena haren obren aipamenetan oinarritzen da. Nahiz eta K.a. 450 urte inguruan jaio zela eta Atenasko hiritarra zela jakin, zehazki non jaio zen ez dakigu. Haren lehen lana Atenasen antzeztu zen K.a. 427 urte aldean.

Haren antzerki-lanaren zatirik handiena Atenasko bizitza sozialari, literarioari eta filosofikoari buruzkoa da. Hala ere, haren gai asko gerraren eromenari lotuta daude, bereziki Atenas eta Esparta hiri-estatuen arteko Peloponesoko Gerraren (K.a. 431-404) eromenari.

Aristofanesek guztira 40 antzerki-lan idatzi zituela uste da, haren antzerkigile-ibilbidean zehar batez beste bat urtean. Bere lanekin arrakasta handia lortu zuen, haietako elkarrizketa biziengatik, satira edo zirikada barregarri baina zenbaitetan arranguratsuengatik, berebiziko imitazioegnatik, agerraldi eta egoera bizi eta zentzugabeengatik, eta baita abesti zoragarriengatik ere. Tramak gutxi antolatuta eta pertsonaiak ez oso garatuta daudela leporatu izan zaio, ordea.

Osorik kontserbatzen diren Aristofanesen hamaika antzerki-lanak honako hauek dira: Akarniarrak, Zaldunak, Hodeiak, Liztorrak, Bakea, Hegaztiak, Lisistrata, Tesmoforiak, Igelak, Emakumeen biltzarra eta haren azken lana, Pluto.

K.a. 388 urtean hil zen, Pluto idatzi eta gutxira.