Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esne gaingabetuaren nutrizio-balion taula.

Balio kalorikoa edo balio energetikoa elikagai batek duen energia-kantitatea da. Kaloriatan (edo, zehazkiago, kilokaloriatan) neurtzen da.

Jakiek energia izaten –edo gordetzen– dute. Jatean, jakiek daukaten energia hori animaliarengana pasatzen da. Energia horrek animaliak bizirik mantentzen ditu eta haren jarduerak egiteko indarra ematen dio. Animalia bakoitzak energia-kantitate ezberdina behar du. Adibidez, elefante batek egunero 48.000 kaloria inguru behar ditu eta katu batek, aldiz, 180.

Gizakiok behar dugun energia aldatuz doa, adinaren edo egiten dugunaren arabera. Hau da, normalean 13 bat urteko neska batek 2.100 kilokaloria behar ditu egunero eta adin bereko mutil batek, berriz, 2.400.

Zenbat energia gordetzen dute jakiek?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaki mota bakoitzak energia kantitate ezberdinak ditu. Adibidez:

  • 100 g proteinak ere 120 kilokaloria inguru dituzte.
  • 100 g koipek, berriz, 720 kilokaloria dituzte.

Paketeetan bildutako jakien nutrizio-etiketak jakien konpainiek kalkulatzen dituzte. Konpainietako zientzialariek jakitik 100 g-ko lagin bat hartzen dute eta haren karbohidrato, proteina eta koipe kantitateak kalkulatzen dituzte. Era horretara, eta aurrez zerrendatutako balioak kontuan hartuta, jakiaren energiaren balioa kalkulatzen dute.

Zergatik komeni da jakien energiaz zenbait gauza jakitea?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztiok jakin behar ditugu jakien energiari buruzko zenbait gauza. Modu horretan, osasuntsu egoteko behar dugun jaki-kantitatea zein den jakingo dugu.

Kiroletako nutrizionistek kirolariei zer jan esaten diete, gero kirola egitean beren onena emateko. Oso ondo jakin behar dute jaki bakoitzean zenbat energia gordetzen den, eta baita energia hori gorputzera zein azkar pasatzen den ere.