Txikipedia:Karbohidrato

Karbohidratoak edo karbono hidratoak dietetikan erabitzen diren terminoak dira biologian gluzidoak deituriko molekulak izendatzeko, karbonoz, hidrogenoz eta oxigenoz osaturiko biomolekulak dira. Gluzidoen funtzioa nagusienetako bat organismoari berehalako energia ematea da.
Gluzidoek eta koipeek ematen dioten energia edo indarrari esker betetzen ditu organismoak bere bizi-funtzioak: odola ponpatzea, arnastea, tenperatura egonkor mantentzea, eta abar. Gizakian, funtzio horiek behar-beharrezkoak dira ariketa fisiko eta intelektualak egiteko. Nolabait, gure gorputzak behar duen erregaia ematen digute. Kirolariek, adibidez, gluzido asko duen elikagaiak hartzen dituzte (pasta, arroza...).
Beste funtzio garrantzitsu batzuk dira energia erreserba (glukogeno, almidoia...) eta egitura-funtzioa (zelulosa, kitina...).
Izaki bizidun guztiok erabiltzen ditugu gluzidoak energia eskuratzeko, gordetzeko eta egiturak osatzeko.
Gizakiaren dietan (nola lortu gluzidoak).
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gluzidoak edo karbohidratoak lortzeko, patatak, fruta, zerealak (arroza, garia, artoa...) eta zerealen irinez egindako jakiak (ogia, pasta, gailetak, pastelak...) jaten ditugu gluzido asko dituztelako jaki hauek. Nekatuta gaudenean edo indarrik gabe gaudenean, gluzidoak dituen zerbait jaten badugu, berehala berreskuratuko dugu indarra. Baina kontuz ibili behar dugu! Karbohidrato gehiegi hartuz gero, hainbat arazo izan ditzakegu: txantxar edo kariesa (hortzak ondo garbitzen ez baditugu, bereziki), gehiegizko pisua edo loditasuna, odoletako lipido-mailen alterazioa, diabetesa, eta abar.