Txikipedia:Barbara Goenaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbara Goenaga aktorea.

Barbara Goenaga Bilbao (Donostia, Gipuzkoa, 1983ko uztailaren 21a) euskal herritar aktorea da.

Juan Luis Goenaga margolari alkizarraren alaba eta Aitzpea Goenaga aktore eta idazlearen iloba da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txiki-txikitatik hasi zen aktore lanetan, hiru urte baino ez zituela, izeba Aitzpea Goenagarekin batera, Juan Miguel Gutierrezek zuzendutako Bai Horixe! telesailean. Aurrerago, Euskal Telebistako hainbat sailetan hartu zuen parte: Beni eta Marini (1991), Duplex (1993) eta Goenkale (1994-1999): azken horrek Euskal Herrian ezagun egin zuen, Ainhoa izeneko pertsonaiaren paperean. Telesail hauetaz gain, zineman ere lanean hasi zen, hala nola, Arantxa Lazkanoren Urte ilunak (1992) eta Ramon Barearen Adiós Toby, adiós (1995).

Arrakasta horren ondorioz, espainiar zineman lan egiten hasi zen, El Comisario, Condenadas a entenderse eta Hospital Central sailetan, baina arrakasta 2000 eta 2001 urte bitartean lortu zuen, Mi dulce (2000) filmaz eta El grupo (Telecinco, 2001) telesailaz. Azken horri esker lortu zuen telebistako aktore onenari Jokulariak Saria, Euskal Aktoreen Batasunak emandakoa.

Hurrengo urteetan, antzerkian eta telebistan hainbat lan egiten jarraitu zuen, bai eta film labur batzuetan ere. Zinemari dagokionez, film luze gehienak 2007tik aurrera egin zituen, besteak beste, La luna en botella, Anastezsi, 3:19, Oviedo Express eta Kronokrimenak.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pikadero (2015)
  • 33 días (2015)
  • La punta del iceberg (2015)
  • Bypass (2012)
  • Le village des ombres (2010)
  • Sin retorno (2010)
  • Agnosia (2010)
  • Izarren argia (2010)
  • Sukalde kontuak (2009)
  • Berri Ona (2008)
  • Txokolate apur bat (2008)
  • Kronokrimenak (2007)
  • No me pidas que te bese, porque te besaré (2008)
  • Berri Ona (2008)
  • Oviedo Express (2007)
  • 3:19 (2007)
  • Anastezsi (2007)
  • La luna en botella (2007)
  • Mia Sarah (2006) (ahotsa)
  • Amor en defensa propia (2006)
  • El regalo de Silvia (2003)
  • Mi dulce (2000)
  • Urte ilunak (1992)

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Choque (2005)
  • El invierno pasado (2004)
  • Las superamigas contra el profesor vinilo (2003)
  • Lauburu (filma)|Lauburu (2001)
  • Adiós Toby, adiós (1994)

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cara de plata (2005)
  • Historia de una escalera (2004)
  • La enfermedad de la juventud (2003)

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eskamak kentzen (2016)
  • Cuéntame como pasó (2014)
  • Amar es para siempre (2013)
  • Vientos de agua (2005, 6 saio)
  • Al filo de la ley (2005, saio 1)
  • Una nueva vida (2003, saio 1)
  • A medias (2002)
  • El grupo (2001, 11 saio)
  • Hospital Central (2000, saio 1)
  • Condenadas a entenderse (1999, 2 saio)
  • El comisario (1999, saio 1)
  • Goenkale (1994-1999)
  • Duplex (1993)
  • Beni eta Marini (1991)
  • Bai Horixe! (1986)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008: Emakumezko aktore berri onenaren Goya sarirako izendatua izan zen Oviedo Express filmean egindako lanagatik.
  • 2004: Emakumezko aktore onenaren Telón chivas saria.
  • 2004: Aktore onenaren saria El Mundoren XII. Euskal Zinema sarietan.
  • 2004: Unión de Actores Saria, emakumezko antzezlerik onena, Historia de una escaleran egindako lanarengatik.
  • 2003: Lorcako Jaialdian emakumezko antzezlerik onena.
  • 2001: Plazara Gaztea Saria Euskadi Gazteako entzuleen eskutik.
  • 2001: Telebistako aktore onenari Jokulariak Saria Euskal Aktoreen Batasunaren eskutik, El grupo telesailean egindako lanarengatik.