Txikipedia:Behiki

Wikipedia, Entziklopedia askea

Behiki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behia baserrietan egon ohi den ugaztuna da. Bere haragia modu ezberdinetan  kontsumitzen da : Esne txahala, Txahala eta urteko txahala, Zekorra eta Zeboia, baina gozoena solomoa da.

Haragi hori munduko hainbat lekutan kontsumitzen da, adibidez: Europan, Amerikan eta Australian, baina gizarte datuetan  kontsumitzea debekatuta dago bakoitzak duen erlijioaren arabera.

Behiki

Haragi hau hainbat modutan kozinatu daiteke, baina esaten dute modurik aberatsena gutxi eginda dagoenean dela. Haragia xerratan, zatitan, txikituta edo ehota moztuta jan daiteke. Haragia modu ezberdinetan kontserbatu daiteke, hiru motatan bereizten da: haragi freskoa, haragi hoztua eta haragi izoztua. Haragi freskoa: Animalia hil ondoren, haragia hutsean ontziratzen da zuzenean, eta hilabete izan arte jan ahalko dugu. Haragi hoztua: 2 edo 3 hilabetera arte jan ahal izango da. Haragi izoztuak: Urtebetez  mantendu daitezke.