Txikipedia:Betagarri

Wikipedia, Entziklopedia askea

BETAGARRI musika taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betagarri musika taldea, Euskal Herriko taldea da. Rock eta ska doinuak egiten dituzte eta abesti gehienak euskaraz egindakoak dira.

Nola sortu zen taldea?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betagarri taldea

Taldea duela ia 30 urte sortu zen 1993an. 24 urteetan zehar milaka eszenatokitik pasa ondoren, 2017an, taldea azken kontzertua eman zuen Hatortxu Rock jaialdian.

Taldeko kideek 1993an elkartu ziren, baina Betagarri izena ez zuten hartu 1997.urtera arte, lehen diskoa grabatu zutenean. Taldea Gasteiztarra da. Haren taldekide gehienak hiriko lagunak ziren eta talde bat osatzea erabaki zuten.

Zeintzuk dira partaideak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaki Ortiz de Villalba taldearen ahotsa izan da beti. Gainerako partaideak aldatuz joan dira, baina beti egon da bateria bat, baxu bat, tronpeta bat, gitarra bat, saxo bat eta tronboi bat.  

Gaur egun taldea hurrengo parataideak osatzen dute:

  1. Iñaki Ortiz de Villalba: ahotsa
  2. Iker Uriarte: bateria
  3. Iosu Izagirre: baxua
  4. Aitor Aguirre: gitarra
  5. Unai Lobo: tonpeta
  6. David Gaviña: saxofoia
  7. Mikel Sanz: tronboia

Zenbat eta ze disko egin dituzte?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen lehen diskoa 1997an atera zen eta hortik aurrera etengabe kontzertuak ematen hasi ziren.

Arrakasta handiena izan zuen diskoetako bat “80/00” izenekoa izan zen. 2000.urtean atera zen eta 15.000 ale baino gehiago saldu ziren.

Beste disken artean:

  • 2006 urtean argitatutako “Hamaika gara”  asko entzun zen
  • 2014an "20 urte zuzenean" izenarekin atera zuten diskoa ere. Izenak dioen bezala, taldeak betetzen zituen 20 urteen omenez egin zuten eta taldeko abestirik ezagunenak bertan agertu ziren.

Taldea 13 disko kaleratu zituen guztira eta horretaz gain, arrakasta handia izan duten abesti solteak ere:

  • 2009ko korrika 16-ren kantua "Ongi etorri laguna!"
   Ba al dakizu   

Betagarri taldea Euskal Herriko herri gehienetan jotzeaz gain, Europan zehar ere ibili izan da: Japonian, Estatu Batuetan eta Argentinan.

Abesti arrakastatsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Chica Del Batzoki”
  • Euri tanta bakoitzean”