Txikipedia:Borroka greko-erromatar
BORROKA GREKO-ERROMATAR
Borroka greko-erromatarra borrokalari batek besteari burutik gerrira bitartean soilik hel diezaiokeen borroka-mota da. Ezin dira hankak erabili eta 1896ko Olinpiar Jokoetatik aurrera kirol olinpikoa da. Bi pertsonaren arteko buruz buruko lehiaketa da, kolperik eman gabe elkarri helduta, aurkaria lurreratu arte. Araudi bat dago jarraitu beharrekoa eta eguneratzen doana. Tapiz baten gainean egiten da lehiaketa.
Araudia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helburua: Borrokalarien helburua aurkaria lurreratzea da, gerritik beherako gorputz zatia ukitu gabe.
Jolastokia: Borroka greko-erromatarrak 12 m-ko diametroa duen tapiz batean egiten da, non 7m-ko diametroaren barruan borroka egiten den. Gainontzeko guztia borrokalariak kanpora atra eta puntuak emateko lekua da eta azken 1,5m babesturiko eremua da bertan ez dute borrokarik egiten.
Jantziak: Borrokalari bakoitzak kolore bat hartuko du, gorria edo urdina. Jantziak ofiziala izan behar du borrokan parte hartzeko.
Pisu eta urte bereizketak: Urte arteko bereizpena:
- 14-15 edo 13 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
- 16-17 edo 15 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
- 18-20 edo 17 tutorearen eta medikuaren zaintzapean.
- 19-23 edo 18 tutorearen eta medikuaren hitzarpean.
- Nagusiak: 20 edo gehiago.
- Beteranoak: 35 edo gehiago.
Pisu arteko bereizketa: (Gizonezkoak)
- 60 kg
- 67 kg
- 77 kg
- 87 kg
- 97 kg
- 130 kg
Pixu arteko bereizketa: (Emakumezkoak)
- 50 kg
- 53 kg
- 57 kg
- 62 kg
- 76 kg
Epaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru pertsonen artean zaintzen dute borroka. Tapizeko lehendakariak, eta bi epailek.
Borroka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iraupena Kadeteak eta Beteranoak, 2 minutuko borrokak 30 segunduko atsedenaldiarekin. 23 urtekoak eta gorakoak, 3 minutu eta 30 segundoko atsedenarekin.
Borroka irabazteko moduak
Borroka bat irabazia izan daiteke honako arrazoien gaitik.
- Jaurtiketa
- Zauria
- 3 falta egin ondoren, edo 2 falta babesle oinetara.
- Deskalifikatua izanez gero
- Puntuazioagaitik
Borroka greko erromatarra Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian ez da izan bereziki lanketa esanguratsurik. Baina izan dira eta badira borrokalari batzuk. Gardizabal izenekoa "el Tarzan vasco" 1907-1936 artean egindako ikuskizunegatik ezaguna, baina ez zen ezer olinpikoa izan ikuskizunak soilik.