Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burbina.

Burbina, itsasoan bizi den arraina da.

Euskara batuan burbina esaten zaion arren, Euskal Herriko hainbat lekutan izen desberdinak ditu. Adibidez, Berrugeta, Bilbon, Ondarroan, Burbina edo Lantesa, Kurbina, Lekeition eta Lanteza Getarian.

Izen zientifikoa, Argyrosomus regius da. Grezierazko Argyrosomus izenetik "zilar aurpegia" esan nahi du eta regius hitzak "erregetza" esan nahi du latinez.

Arrain ertain-handia da, hala ere arrandegietan ikusi ditzakegunak tamaina txikikoak dira. Zilar kolore bizia dute, orban ilunekin. Begi oso txikiak dituzte gorputzaren tamainarekin alderatuta.

Hainbat itsasotan aurki daiteke, Ozeano Atlantikoan,Mediterraneo itsasoan, Itsaso Beltzean eta Itsaso Gorrian. Kosta hondartsuetan egon ohi dira.

Krustazeo txiki eta zooplaktonaz elikatzen dira. Elikadura garaia ekaina-uztaia aldera izaten da.

   Ba al dakizu   
Ugalketa garaian urrunetik entzun daitezken soinu bereziak egiten ditu burbinak, maskuriaren bibrazioari esker.

Apirilean jartzen dituzte arrautzak.

Burbina plantxan arrozarekin.

Arrain zuria da, bere haragia oso kalitate handikoa da, trinkoa eta argia. Uda hasieran errute garaia izaten denez, maiatza eta abuztu artean kontsumoa gutxitzen da.

Espainia mailan, itsas arrain garrantzitsuenetakoa da.