Wikipedia, Entziklopedia askea
Geranio ximeleta.

Cacyreus marshalli Euskal Herrian aurkitzen den tximeleta bat da. Geranio tximeleta ere esaten diote.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta marroia da. Hegalen gainaldean punto zuriak ditu eta hegalen azpialdean marra zuriak. Hegoen atzealdean bi punta ditu. Antena luzeak eta finak ditu. Beltzak dira baina eraztun zuriak dituzte.

Tximeleta txikia da. Arrak 15-23 mm neurtzen ditu eta emeak 18-23 mm.

Beldarra berdea da eta lerro arroxa batzuk azaltzen zaizkio. 2 cm neurtzen du.

Zer jaten du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geranioak jaten ditu.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikakoa da, baina Europa mendebaldean ere badago. Geranioak dauden terraza eta lorategietan bizi da.

Noiz ikusten da tximeleta?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan ikusten da, maiatza eta urria artean.