Txikipedia:Che Guevara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Che Guevara
Che Guevara

Ernesto Guevara, Che Guevara ezizenez ezagunagoa, 1928ko ekainaren 14an jaio zen Rosario, Argentinan. Iraultzailea, hainbat gerrillaren buruzagia, militarra, Kubako ministroa, medikua, politikaria eta pentsalari ezkertiarra izan zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kubako Iraultzaren ideologo eta komandanteetako bat izan zen. Altxamendu armatutik 1965era arte, Guevarak aktiboki parte hartu zuen Kubako Estatuaren antolaketan. Bere administrazioko eta Gobernuko hainbat goi-kargu bete zituen, batez ere arlo ekonomikoan. Banku Nazionaleko presidentea, Nekazaritza Erreformarako Institutu Nazionaleko (INRA) Industrializazio Saileko zuzendaria eta Industria ministroa izan zen.

Arlo diplomatikoan, nazioarteko hainbat misioren arduradun gisa jardun zuen. Borroka armatua hirugarren mundu osoan zabaltzearen alde, Che Guevarak Latinoamerikako hainbat herrialdetan gerrillarien «fokuak» ezartzea bultzatu zuen. 1965 eta 1967 artean, berak borrokatu zuen Kongon eta Bolivian. Azken herrialde horretan, Boliviako Armadak harrapatu, torturatu eta exekutatu zuen modu klandestinoan, CIArekin elkarlanean, 1967ko urriaren 9an. Bere aldeko askoren ustez, injustizia sozialen aurkako borroka da, eta kontrakoek, berriz, pertsonaia autoritario eta bortitztzat jotzen dute. Bere argazki-erretratua, Alberto Kordaren lana, munduko irudirik erreproduzituenetako eta ikonikoenetako bat da, komertzialki eta ez komertzialki, bai jatorrizkoan bai aurpegiaren ingurua erreproduzitzen duten aldaeretan, idealismoa, inkonformismoa eta beste erabilera batzuk sinbolikoki adierazteko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Che Guevara. 2024-02-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).