Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1936ko maiatzaren 23a
Urruña
💀
Heriotza
2015eko otsailaren 26a
Baiona
🔨
Lanbidea
irakasle
📷

Daniela Albizu Berasategi,  irakasle eta euskal idazle urruñarra zen.

Daniela Albizu

1936ko maiatzaren 23an sortu zen eta 2015eko otsailaren 26an zendu.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ama Nizeta Berasategi eta bere aita Leon Albizu Perez de San Romanekin Ipar Euskal Herrira jin ziren bizitzerat Marokoko gerra saihesteko. Danielak, alaba bat bazuen baina auto istripu batean zendu zen.

Idatzitako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniela idazle oparoa izan zen: Hiru uhainak (1979an), Lau sasoi (2003an), Ilargi eta hontz sorginen ipuinak (2006an),eta Iturri-aldeko nere leihotik (2011n) liburuak idatzi zituen.

Euskararen alde egin duena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen eta euskal kulturaren alde gauza ainitz egin zituen. Presoen aldeko ekintzetan ere parte hartu zuen. Ikas elkartearen lehendakaria izan zen eta Elkarri bake elkartearen kide izan zen.

Daniela Albizu 1983

Frantses eta Españoleko irakasle izateaz gain euskal hizkuntza ere erakasten zuen. Ttipitan, eskolan, euskararen debekua ezagutu zuen.

Behin, Euskal Herriko iheslari bat etxean gordetzeagatik atxilotua izan zen. Bi hilabete pasatu zituen presondegian.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Alkartasuna fundazioaren saria irabazi zuen Euskal Herriaren alde egin lanaren eskertzeko.

2011n omenaldi bat egin zioten Herritarrak mugimendukoek Urruñan.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Daniela Albizu. 2022-12-13 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
  2. (Frantsesez) taberna, goizeder. (2015-02-27). «Daniela Albizu s'en est allée» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).