Ikas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aines Dufau zuzendaria

Ikas, edo Ikas euskal pedagogia zerbitzua 1959 urtean sortutako 1901eko legepeko elkartea da.[1] Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntzarentzat 3 misio betetzen ditu :

  • mota guzietako dokumentalak kontsultzatzeko edo mailegatzeko eskainiz bere egoitzan;
  • pedagogia saileko animazioak eta ikerkuntza landuz : irakasleendako formakuntza eta informazio saioak;
  • dokumentu berriak sortuz eta hedatuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951eko Deixonne legearen ildotik sortu zen Ikas elkartea, 1959ko agorrilaren 27an eta 28an, Euskaltzaleen Biltzarrak Baionako Euskal Museoan antolatu pedagogia jardunaldietan, 200 bat irakaslek parte hartu zutela.

1970eko hamarkadan euskalgintzako elkarte aitzindaria zen Ikas, eta egitura zenbait sortu zituen, hala nola UEU (Udako Euskal UNibertsitatea)

Pedagogia zentroa (1996)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an pedagogia zentro bihurtu zen Ikas, Garapen kontseiluaren gidaritzapean eta CRDPren partaidetzan.

Uztaritzeko Lota jauregira (1970esker)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lota jauregia Ustaritzen.

Baionatik lekutu (despeditu) eta, Uztaritzeko Lota jauregian hasi zen elkartea Zuzendari postuaz gain, Hezkunde nazionalak dokumentalista plaza bat eman zion.

1999an Hezkunde nazionalak bigarren irakasle postua eman zuen, lehen mailako argitalpen-proiektuen eramateko.

Hizkunza politikaren egituratzea (2000)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamalez, Convention Specifique Pays Basque lurralde-kontratuan, ikas obratzaile izan beharrean, azkenean Akitaniako CRDP (Centre Regional de Documentation Pedaogique) izendatu zuten agintariek.

Hala ere, Ikas garatzen hasi zen, lehen mailako ikastresnen eskaintza aberastuz. Maulen, Xiberoko adarra sortu zuen 2003an.

2004ko abenduan Euskararen Erakunde Publikoa sortu zen. Aurrerantzean horrek izan du ikasmaterialgintzaren eskumena, eta hiru urterik bein hitzarena sinatu du Ikasekin.

2010ean, Hezkunde nazionalak eskatuta ASFORED erakundearen ebaluazioak kalitatearen labela eman zion Ikas-i. Harrezkero, erakunde publikoek zerbitzu publikoen emaile gisa ezagutzen dute.

2012an Lota jauregia utzi eta alboan dagoen eraikinera pasa zen.

2019an baliabide eskaetan baina lehen mailako, kolegioko eta helduen iraaskuntzarako ikasmaterialak produzitzen jarraitzen du.

Elkarteburuak eta idazkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Dassance izan lehen zuzendaria 1959tik 1967ra. Geroago hauek izan dira Jean Haritxelhar, Danielle Albizu (1987-1996), Xan Errotabehere (1996-2000), Mixel Jorajuria (2000-2008), Alazne Petuya (2008-2009) eta Maite Erdozaintzi-Etxart (2010etik).

Idazle hauek Ikaseko idazkariak izan dira: Marijane Minaberri , Piarres Xarriton, Xarles Bidegain, Manex Goienetxe (1983-1994), Erramun Baxok (1991-1996), eta Aines Dufau (1991-1996).

Ezagupen ofiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen Erakunde Publikoa eta Hezkunde nazionalarekin egina duen hitzarmenaren arabera, honela ezagutzen da Ikas :

  • ikasmaterialgintzako zerbitzu publikoa ematen duela.
  • lau sareen federazio egitura dela (sare publikoa, pribatua, ikastolena eta AEK).

Lan ildoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko araudiaren arabera, IKAS euskal pedagogia zerbitzuak xedetzat dauka euskararen eta euskarazko irakaskuntza hedatzen laguntzea, bai eta euskal ondarea eta kulturaren ezagutza bultzatzea eskoletan, bide hauek erabiliz :

Dokumentazio zerbitzua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Ikasek 28 000 bat liburu, CD eta DVD baditu, kasik guziak euskaraz, oroz gainetik euskara(z) ari diren ikasleentzat eta irakasleentzat bilduak : eskuliburuak, entziklopediak, literatura obrak, dokumentalak... Katalogoa sarean kontsultagarri da[2], eta notizia guztiak deskargatzen ahalko dira.

Animazio pedagogikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasek irakasleendako formakuntza eta informazio saioak antolatzen ditu, baita ere pedagogia saileko animazioak.

Adibidez :

- Inauteriak eskoletan

- Hizkuntz baliabide numerikoen erabilera

Ikasmaterialgintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus argitalpen nagusiak

Zuberoko adarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuberoako adarra ideki zuen IKASek Maulen, 2003ko azaroan, bere eginkizunen Zuberoako beharrei egokitzeko, bereziki dokumentazio eta animazio sailetan.

Antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IKAS Uztaritzen kokatua da, Lapurdiko bizkondeen karrikako 81 zenbakian.

Elkarteburua Maite Erdozaintzi-Etxart da eta zuzendaria Aines Dufau.[3][4] Hamar langile ari dira IKASen.

Administrazio kontseilua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazio kontseilua honela osatua da :

  • Zortzi kide irakasleen taldean : bi ordezkari sare bakoitzetik (sare publikotik, sare pribatutik, ikastolen saretik eta beste bi AEKren izenean).
  • Lau kide burasoen taldean, sare publikoa, sare pribatua eta ikastolen sarea ordezkatuz.
  • Bi kide kultura eta hezkuntza alorren ordezkari, bai eta euskal ikasketetako unibertsitari bat.
  • Eskubidezko bi kide, erakunde publikoen ordezkari : Akademiako errektorea eta Euskararen erakunde publikoaren lehendakaria (boz kontsultatiboa izanik).

Argitalpen batzordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitalpen batzordeak ditu argitalpen saileko hautuak finkatzen, urtean bizpahiru aldiz. Hezkuntza saileko ikuskariz eta lau sareetako irakasleen ordezkariez osatua da batez ere.

Batzorde pedagogikoak eta zientifikoak ikasmateriala ikuskatzen du, Ikasek argitaratu aitzin. Hezkuntza saileko ikuskariz, unibertsitariz eta euskaltzainez osatua da.

Argitalpen nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Marijane kanta zan!" Oskorri musika talde euskaldunak 1997an argitaratutako disko-liburua da. Marijane Minaberri idazle nafarraren hitzekin konposatutako abestiek osatzen dute diskoa. Kantuen hitzak Ikas-ek 1965ean argitaratu zuen Xoriak kantari olerki bildumatik aukeratu zituten gehienak.

Sorkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigomarren Afrika (Philippe Corentin)

Eskuliburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskara 1 (CP):
    • Ikaslearen eskuliburuak (1 & 2),
    • Irakaslearen maleta,
    • Fitxa fotokopiagarriak
  • Euskara 2 (CE1)
    • Ikaslearen eskuliburua
    • Irakaslearen gidaliburua eta USB gakoa
  • Usmafin inspektorearen inkestak - 3. zikloan

Matematikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HaraMat (1. maila)
  • Matematikak lantzen (1. maila)
  • Transmath kaierak kolegioan (2. maila)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Historia 1492-1815 Mano Kurutxari eta irakasle talde batekin landua
  • Erdi aroa eta Nafarroako erresuma irakasle talde batekin landua
  • Historia eta Geografia Baxoan, L eta ES sailetan, 2015ko gaiak eta zuzenketak (Anne-Marie Hazard-Tourillon)

Zientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bizia eta Lurraren Zientziak, 4. zikloa[11]
  • Fisika eta Kimika - Ene kaiera, ene bidelaguna, 4. zikloan
  • Nerabeen galdeak (maitasuna - sexualitatea)

Arteen historia

  • Arteen historia 3. zikloa - irakaslearen liburua, ikaslearen irudi-bilduma eta ardatz kronologikoa Unai Zubeldia eta irakasle talde batekin landua
  • Sagotxo margotxo - gidaliburua[12] (Quitterie Laborde)

Musika

  • Musika tresnak[13], (Georges Boulestreau)
Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gorputz eta kirol heziketa - 1. zikloa[14] (Pierre Bertrand)
  • Gorputz eta kirol heziketa - 2. zikloa[15] (Pierre Bertrand)
  • Gorputz eta kirol heziketa - 3. zikloa[16] (Pierre Bertrand)

Material numerikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskara metodoa A1/A2 [17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]