Txikipedia:Diana Galeskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diana Galeskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diana Frances Spencer, (1961eko maiatzak 1, Sadringham Erresuma Batuan - 1997ko abuztuak 31, Paris) , Galeseko printzesa zen eta Karlos Galesekoaren lehen emaztea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diana, Galesko Printzesa izan zen, horrekin batera, Aristokrata, filantropo eta aktibista britainiarra. Nazioartean, Lady Di eta Herriaren printzesa deitu izan zaio. Karlos Galeskoarekin ezkonduta egon zen bitartean, bi seme izan zituen, William eta Harry. Dibortziatu ondoren, Errege-Gorentasuna titulua galdu zuen, baina Galesko printzesa izaten jarraitu zuen.[1]

Bere gurasoak John Spencer, Spencereko VIII. kondea, eta bere lehen emaztea, Frances Roche, izan ziren eta bikotearen alaba gazteena izan zen.

1981eko uztailaren 29an, Karlos Galeskoarekin ezkondu zen San Paulo katedralean. Errege etxe guztiak izan ziren hartan, Joan Karlos Espainiakoa izan ezik, bikote berriaren eztei bidaian Gibraltarren eskala egin behar zuela-eta.

1997ko abenduaren 31n hil zen auto istripu batean Pariskod'Alma tunelean, bere bikote berria zen Dodi Al-Fayed egiptoarrarekin batera zihoanean, eta heriotza hark oihartzun itzela izan zuen mundu osoan.

Proiektu ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980 bukaeran, ezaguna izan zen Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea zuten gaixoei laguntzen zielako eta mina antipertsonalen aurka borrokatzen zuelako, horiek pertsona hiltzeko edo ezgaitzeko erabiltzen ziren. Afrikako ume behartsuen ondoan egon zen eta Nelson Mandela, Dalai Lama edo Ama Teresaren lagun izan zen.[2]

Politika partez, telebistan ere lan egin zuen, telebista serieak eta pelikulak egin ditu, adibidez; “The women of Windsor, The Royal Romance of Charles and Diana, Carlos y Diana: Un palacio dividido…”[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diana Galeskoa. 2023-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  2. Diana Galeskoa. 2023-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).
  3. Diana Galeskoa. 2023-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).