Karlos Galeskoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karlos Galeskoa
Karlos Galeskoa

Coat of Arms of Charles, Prince of Wales.svg
Galesko printzea

Jaiotza 1948ko azaroaren 14a
Buckingham jauregia, Londres  Erresuma Batua
Ezkontidea Lady Diana Spencer (1981-1996), Camilla Parker Bowles (2005)
Erlijioa Ingalaterrako Eliza
Sinadura Karlos Galeskoa-ren sinadura

Charles Mountbatten-Windsor, Galesko printzea, jaiotzez Charles Philip Arthur George Windsor, (Buckingham jauregia, Londres, Erresuma Batua, 1948ko azaroaren 14a - ) Elisabet II.a Erresuma Batukoaren seme zaharranea da eta bere oinordeko izateko izendatuta dagoena. Galesko printzeaz gain, Cornuallesko duke, Rothesayko duke, Carrickeko konde, Renfrewko baroi, Rothesayko dukerriari atxikitutako Uharteen jaun eta Chesterreko konde ere bada. Errege izaten denean, Karlos III.a izena hartuko du; hala ere, inoiz esan duenez, aitonaren izena hartzea gustatuko litzaioke eta, horrela balitz, Jurgi VII.a izango litzateke.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos Galeskoa 1981ean
Karlos Galeskoa eta Lady Di Reagan senar-emazteekin
Karlos Galeskoa eta Lady Di Reagan senar-emazteekin
Obama, Karlos Galeskoa, Brown, Harper eta Sarkozy Normandiako amerikarren hilerrian
Karlos Galeskoa eta bere semea William 2008an

Karlos Galeskoa Londresko Buckingham jauregian (Erresuma Batua) jaio zen 1948ko azaroaren 14an. Bere aita Edinburgheko dukea izan zen eta ama, berriz, oraindik printzesa zen Elisabet, gaurko Elisabet II.a erregina.

1948ko abenduaren 15ean, Canterburyko artzapezpikuak bataiatu zuten Buckingham jauregiko Musika Aretoan. Aitona Jurgi VI.a, Maria erregina, Margarita printzesa, Milford Haveneko markesa, David Bowes-Lyon, Lady Brabourne, Haakon VII.a Norvegiakoa eta Greziako Jurgi printzea izan zituen aita-ama besoetakoak.

Karlosen birraitona zen Jurgi V.a erregeak emandako aginduak Britainia Handiko printze eta printzesa tituluak eta errege gorentasun tratamendua erregearen aldeko seme-alaba eta ilobei edo Galesko printzearen seme zaharrenaren seme-alabei bakarrik zegokiela ezarri zuen. Karlosi oinordekotza amaren aldetik zetorkionez eta Edinburgheko dukearen seme zaharrena zenez, Merionetheko konde izatea tokatzen zitzaion, baina, 1948ko urriaren 22an, Jurgi VI.aren errege patenteak titulu horiek esleitu zizkien Elisabet eta Filiperen seme-alabei. Horrela, erregina izan zitekeenaren seme-alabak errege mailara igoko ziren eta ez zen horrela gertatuko Jurgi VI.aren beste alabarekin, Margarita printzesarekin. Horrexegatik, Karlos jaio bezain pronto, Bere Errege Gorentasuna Karlos Edinburgheko printzea izango zen.

1952an, ama Elisabet erregina egin zuten eta Elisabet II.a Erresuma Batukoa izango zen handik aurrera. Westminsterreko abadian egon zen mutikoa amona Elisabet eta izeba Margaritaren ondoan eserita. Era berean, Karlos Bere Gorentasuna Cornuallesko dukea egingo zuten eta gainontzeko tituluak ere eskuratu zituen.

Printzeak Gordonstouneko eskolan ikasi zuen, Eskozian eta Cambridgeko Trinity Collegen. Galesera ikasi nahi zuenez, Aberystwythko ikastetxean ere ikasi zuen, Galesen, hizkuntza hori ikasten saiatu den Ingalaterran jaiotako lehen printzea izanez.

1958an jaso zuen Galeseko printzea titulua eta 1969ko uztailaren 1ean egingo zuten ofizialki Caernarfongo gazteluan.

Lehen ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lady Di, Karlos Galeskoaren lehen emaztea

1981eko uztailaren 29an, Karlos Spencer kondearen alaba gazteena zen lady Diana Spencerrekin ezkondu zen Londresko San Paulo katedralean. Errege etxe guztiak izan ziren hartan, Joan Karlos I.a Espainiakoa izan ezik, bikote berriaren eztei bidaian Gibraltarren eskala egin behar zuela-eta.

Ezkontzaren ondorioz, Lady Diana Bere Errege Gorentasuna Galesko printzesa egin zuten eta oso maitea izan zen herriarentzat. Prentsan ohiko egin zen eta nortasun desorekatua ere aipatzen zen behin eta berriro.

1980ko hamarkadaren bukaeran, senar-emaztearen arteko harremana hausten ari zela nabarmen ikusi zen eta, 1990eko hasieran, begi bistan zegoen hori. Prentsak Lady Diren bakardadea eta errebeldia erakusten zituen eta Galesko printzea pertsona zurrun eta zaharkitua agertzen zen.

Bikoteak bi seme izan zituen, William eta Harry.

1992an, Karlos eta Diana banandu egin zen eta, 1996ko abuztuaren 28an, dibortziatu. Dianak Errege-Gorentasun titulua galdu zuen, baina Galesko printzesa izaten jarraitu zuen.

1997ko abuztuaren 31n hil zen Diana Parisen, Frantzian, de l'Alma tunelean izandako auto istripu batean. Berarekin batera hil ziren bere bikotekidea zen Dodi Al-Fayed eta Henri Paul auto gidaria. Bizirik iraun zuen bakarra Trevor Rees-Jones, Al-Fayeden bizkartzaina izan zen, segurtasun uhala jarrita zeraman bakarra. Mohamed Al-Fayed, Dodiren aita eta Ritz Paris Hotelaren jabea, urtetan aritu da konspirazioren baten aztarnak aurkitu nahian, baina ez du sekula frogatzerik lortu.

Aita bakartiaren paperak 90eko hamarkadan galdu zuen onarpena ekarri zion Karlosi. Diana hil zenerako, printzea harremanetan zegoen, jada, bere lehengo amorantearekin, Camilla Parker-Bowles, eta ez zuen harreman hori ezkutatzen. Hura izango zuen bigarren emaztea.

Bigarren ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camilla Parker Bowles, Karlos Galeskoaren bigarren emaztea
Karlos Galeskoa eta Camilla Jamaikan

Karlos eta Camilla Parker-Bowlesen arteko harremana ez zen atzo goizekoa. Aspalditik zetorren, Karlos Dianarekin bizi zenetik, behintzat, bai. Lady Di hil zenean, Camilla Karlosen bikotekide ez ofiziala izan zen eta agerpen publiko askotara lagundu zion honi.

Karlos tronura iristen den unean, Ingalaterrako Elizaren buru ere izango da eta honek polemika piztu zuen bere garaian, biak izan baitzituzten harremanak beste bikotekide batzuekin ezkonduta zeuden bitartean. Hala ere, denborak eta herriaren harrerak, bien arteko ezkontza egokiena izan zitekeen iritzira eraman zituen.

2005eko apirilaren 9an burutu zen Karlos eta Camillaren arteko ezkontza zibila Windsorreko udalean. Ezkontza 8rako zegoen aurreikusita, baina Joan Paulo II.a hil zen eta hiletak zirelako atzeratu zuten. Karlos izan da Ingalaterrako errege familian ezkontza zibila egin duen lehena. Ezkontzarekin, Camilla Cornuallesko dukesa egin zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos Galeskoa Aldatu lotura Wikidatan
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos Galeskoa Aldatu lotura Wikidatan