Karlos III.a Erresuma Batukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos III.a Erresuma Batukoa
Charles, Prince of Wales in 2021 (cropped) (3).jpg
Erresuma Batuko monarka

2022ko irailaren 8a -
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
Coat of Arms of Australia.svg
Australiako monarka

2022ko irailaren 8a -
Coat of arms of Canada.svg
Kanadako monarka

2022ko irailaren 8a -
Papua Ginea Berriko monarka

2022ko irailaren 8a -
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
Salomon uharteetako monarka

2022ko irailaren 8a -
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
Coat of arms of New Zealand.svg
Zeelanda Berriko monarka

2022ko irailaren 8a -
Coat of arms of the Bahamas.svg
Bahametako monarka

2022ko irailaren 8a -
Jamaikako monarka

2022ko irailaren 8a -
Grenadako monarka

2022ko irailaren 8a -
Saint Vincent eta Grenadinetako monarka

2022ko irailaren 8a -
Tuvaluko monarka

2022ko irailaren 8a -
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
Belizeko monarka

2022ko irailaren 8a -
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
Santa Luziako monarka

2022ko irailaren 8a -
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
Saint Kitts eta Nevisko monarka

2022ko irailaren 8a -
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa - baliorik ez →
Man uharteko Jauna

2022ko irailaren 8a -
Coat of arms of Antigua and Barbuda.svg
Antigua eta Barbudako monarka

2022ko irailaren 8a -
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
Prince of Wales's feathers Badge.svg
Galesko printze

1958ko uztailaren 26a - 2022ko irailaren 8a
Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa - William Cambridgekoa
Edinburgoko dukeako oinordeko naturala

1948ko azaroaren 14a - 2021eko apirilaren 9a
Erresuma Batuko monarkako oinordeko naturala

1948ko azaroaren 14a - 2022ko irailaren 8a - William Cambridgekoa
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea


Lorden Ganberako kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPrince Charles Philip Arthur George Mountbatten-Windsor
JaiotzaBuckingham jauregia1948ko azaroaren 14a (73 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaClarence House (en) Itzuli
St. James jauregia
Highgrove House (en) Itzuli
Birkhall (en) Itzuli
Llwynywermod (en) Itzuli
Buckingham jauregia
Lehen hizkuntzaIngeles britainiarra
Familia
AitaPhilip Edinburgokoa
AmaElizabeth II.a Erresuma Batukoa
Ezkontidea(k)Diana Galeskoa  (1981eko uztailaren 29a -  1996ko abuztuaren 28a)
Camilla Erresuma Batukoa  (2005eko apirilaren 9a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaWindsorko etxea
Hezkuntza
HeziketaAberystwyth University (en) Itzuli 1969ko ekaina)
Hill House International Junior School (en) Itzuli
Hill House School (en) Itzuli
(1956ko azaroaren 7a - 1957)
Cheam School (en) Itzuli
(1957 -
Gordonstoun (en) Itzuli
(1962ko apirila - 1967ko uztaila)
Timbertop (en) Itzuli
(1966 - 1966)
Trinity College
(1967ko urria - 1970eko ekainaren 23a) Artean graduatu
Britannia Royal Naval College (en) Itzuli
(1971 -
Royal Air Force College Cranwell (en) Itzuli
(1971ko martxoa - 1971ko iraila)
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, polo jokalaria, ekintzailea, helikoptero gidaria, haur literatura idazlea, aristokrata, politikaria, filantropoa eta ekintzaile ekologista
Altuera178 zentimetro
Lantokia(k)Londres
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Académie des sciences morales et politiques
White's (en) Itzuli
Royal Society
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Royal Navy
Graduafield marshal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaIngalaterrako Eliza

princeofwales.gov.uk
IMDB: nm0697608 Musicbrainz: 87362f54-bcf4-486a-9ed5-c6251b7cd4c1 Discogs: 2253564 Edit the value on Wikidata
Signature of Prince Charles.png

Karlos III.a Erresuma Batukoa, jaiotzez Charles Philip Arthur George Windsor, (Buckingham jauregia, Londres, Erresuma Batua, 1948ko azaroaren 14a - ) Erresuma Batuko erregea da 2022ko irailaren 8tik. Horrez gain Antigua eta Barbuda, Australia, Bahamak, Belize, Kanada, Grenada, Jamaika, Zeelanda Berria, Papua Ginea Berria, Saint Kitts eta Nevis, Santa Luzia, Saint Vincent eta Grenadinak, Salomon Uharteak eta Tuvaluko erregea da.

73 urte zituela hartu zuen erregetza Karlosek, ordura arte adin nagusiko bizialdi gehienean Galesko Printze tituluaz ezaguna izan ondoren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Galeskoa Londresko Buckingham jauregian (Erresuma Batua) jaio zen 1948ko azaroaren 14an. Bere aita Edinburgoko dukea izan zen eta ama, berriz, oraindik printzesa zen Elizabeth, gero Elizabeth II.a erregina.

1948ko abenduaren 15ean, Canterburyko artzapezpikuak bataiatu zuten Buckingham jauregiko Musika Aretoan. Aitona Jurgi VI.a, Maria erregina, Margarita printzesa, Milford Haveneko markesa, David Bowes-Lyon, Lady Brabourne, Haakon VII.a Norvegiakoa eta Greziako Jurgi printzea izan zituen aita-ama besoetakoak.

Charlesen birraitona zen Jurgi V.a erregeak emandako aginduak Britainia Handiko printze eta printzesa tituluak eta errege gorentasun tratamendua erregearen aldeko seme-alaba eta ilobei edo Galesko printzearen seme zaharrenaren seme-alabei bakarrik zegokiela ezarri zuen. Charlesi oinordekotza amaren aldetik zetorkionez eta Edinburgoko dukearen seme zaharrena zenez, Merionetheko konde izatea tokatzen zitzaion, baina, 1948ko urriaren 22an, Jurgi VI.aren errege patenteak titulu horiek esleitu zizkien Elizabeth eta Philipen seme-alabei. Horrela, erregina izan zitekeenaren seme-alabak errege mailara igoko ziren eta ez zen horrela gertatuko Jurgi VI.aren beste alabarekin, Margarita printzesarekin. Horrexegatik, Charles jaio bezain pronto, Bere Errege Gorentasuna Charles Edinburgoko printzea izango zen.

1952an, ama Elizabeth erregina egin zuten eta Elizabeth II.a Erresuma Batukoa izango zen handik aurrera. Westminsterreko abadian egon zen mutikoa amona Elisabet eta izeba Margaritaren ondoan eserita. Era berean, Charles Bere Gorentasuna Cornuallesko dukea egingo zuten eta gainontzeko tituluak ere eskuratu zituen.

Printzeak Gordonstouneko eskolan ikasi zuen, Eskozian eta Cambridgeko Trinity Collegen. Galesa ikasi nahi zuenez, Aberystwythko ikastetxean ere ikasi zuen, Galesen, hizkuntza hori ikasten saiatu den Ingalaterran jaiotako lehen printzea izanez.

1958an jaso zuen Galeseko printzea titulua eta 1969ko uztailaren 1ean egingo zuten ofizialki Caernarfongo gazteluan. Galesko printzeaz gain, Cornuallesko duke, Rothesayko duke, Carrickeko konde, Renfrewko baroi, Rothesayko dukerriari atxikitako Uharteetako Jaun eta Chesterreko konde ere bazen.

2022ko azaroaren 8an, Elizabeth II.a Erresuma Batukoa zendu ostean, Erresuma Batuko errege bilakatu zen Karlos III.a izenarekin.

Lehen ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lady Di, Charles Galeskoaren lehen emaztea

1981eko uztailaren 29an, Charles Spencer kondearen alaba gazteena zen lady Diana Spencerrekin ezkondu zen Londresko San Paulo katedralean. Errege etxe guztiak izan ziren hartan, Joan Charles I.a Espainiakoa izan ezik, bikote berriaren eztei bidaian Gibraltarren eskala egin behar zuela-eta.

Ezkontzaren ondorioz, Lady Diana Bere Errege Gorentasuna Galesko printzesa egin zuten eta oso maitea izan zen herriarentzat. Prentsan ohiko egin zen eta nortasun desorekatua ere aipatzen zen behin eta berriro.

1980ko hamarkadaren bukaeran, senar-emaztearen arteko harremana hausten ari zela nabarmen ikusi zen eta, 1990eko hasieran, begi bistan zegoen hori. Prentsak Lady Diren bakardadea eta errebeldia erakusten zituen eta Galesko printzea pertsona zurrun eta zaharkitua agertzen zen.

Bikoteak bi seme izan zituen, William eta Harry.

1992an, Charles eta Diana banandu egin zen eta, 1996ko abuztuaren 28an, dibortziatu. Dianak Errege-Gorentasun titulua galdu zuen, baina Galesko printzesa izaten jarraitu zuen.

1997ko abuztuaren 31n hil zen Diana Parisen, Frantzian, de l'Alma tunelean izandako auto istripu batean. Berarekin batera hil ziren bere bikotekidea zen Dodi Al-Fayed eta Henri Paul auto gidaria. Bizirik iraun zuen bakarra Trevor Rees-Jones, Al-Fayeden bizkartzaina izan zen, segurtasun uhala jarrita zeraman bakarra. Mohamed Al-Fayed, Dodiren aita eta Ritz Paris Hotelaren jabea, urtetan aritu da konspirazioren baten aztarnak aurkitu nahian, baina ez du sekula frogatzerik lortu.

Aita bakartiaren paperak 90eko hamarkadan galdu zuen onarpena ekarri zion Charlesi. Diana hil zenerako, printzea harremanetan zegoen, jada, bere lehengo amorantearekin, Camilla Parker-Bowles, eta ez zuen harreman hori ezkutatzen. Hura izango zuen bigarren emaztea.

Bigarren ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles eta Camilla Parker-Bowlesen arteko harremana ez zen atzo goizekoa. Aspalditik zetorren, Charles Dianarekin bizi zenetik, behintzat, bai. Lady Di hil zenean, Camilla Charlesen bikotekide ez ofiziala izan zen eta agerpen publiko askotara lagundu zion honi.

Charles tronura iristen den unean, Ingalaterrako Elizaren buru ere izango da eta honek polemika piztu zuen bere garaian, biak izan baitzituzten harremanak beste bikotekide batzuekin ezkonduta zeuden bitartean. Hala ere, denborak eta herriaren harrerak, bien arteko ezkontza egokiena izan zitekeen iritzira eraman zituen.

2005eko apirilaren 9an burutu zen Charles eta Camillaren arteko ezkontza zibila Windsorreko udalean. Ezkontza 8rako zegoen aurreikusita, baina Joan Paulo II.a hil zen eta hiletak zirelako atzeratu zuten. Charles izan da Ingalaterrako errege familian ezkontza zibila egin duen lehena. Ezkontzarekin, Camilla Cornuallesko dukesa egin zuten.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Elizabeth II.a Erresuma Batukoa
Erresuma Batuko erregea
2022ko irailaren 8a – egun
Ondorengoa
Azkena