Txikipedia:Doinu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Doinuaren adibidea: Partituraren zati bat. Ikurra, konpasa, notak eta noten erritmoa. Ikasteko baliagarria.
Doinuaren adibidea: Partituraren zati bat. Ikurra, konpasa, notak eta noten erritmoa. Ikasteko baliagarria.

Doinua, erritmoz animatuta eta musika esanahiarekin tonu eta isilune ezberdineko soinuen segida da. Doinua funtsezkoa da musikan. Oraindik ez dakigu nork sortu zuen melodia. Ez dakigu oraindik nork sortu zuen musika.

Nola sortzen da melodia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tonu-zentroa eta eskala aukeratzea.
  • Marraztu eskema melodiko bat, nota batzuk aukeratuz.
  • Batu eta eman bizia partiturari edo notei.
  • Abestu eta berrikusi inguruan dagoen ezer arraroa.[1]
Pentagrama
Pentagrama

Musika (teoria)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian ikusten dugun irudia, pentagrama bat da eta hasierako ikur hori, Sol ikurra da. Sol ikurraz gain, Fa ikurra eta Do ikurra ere badaude.  Ikurraren ondoan konpas bat idazten da. Konpasak, binarioak, ternarioak eta kuaternarioak izan daitezke:

Konpasaren ondoan, notak jartzen dira. Notak erritmo desberdinetakoak izaten dira, kortxeak, beltzak, semi-kortxeak… [2][3][4]

Zein kondizio ditu doinuak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doinua oinarrizko hiru elementuk osatzen dute: tonua, iraupena eta tinbrea. Tonua soinua zenbateraino eta baxua den adierazten du. Fisikoki ertzetan neurtzen da, baina musika arloan nota bakoitzari izen bat ematen zaio: nota musikalak.

Nork asmatu zituen 7 musika-notak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guido de Arezzok sortu zituen musikako 7 notak ( DO, RE, MI, FA, SOL, LA, SI ).

BIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guido Arezzokoa, (Arezzo, c. 991/992 - 1050) italiar beneditar fraide eta teorialari musikal bat izan zen, Erdi Aroko musikaren pertsonaia nagusietako bat izan zen.[5]

Melodia eta armoniaren diferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melodia musika-noten eta tonuen segida lineala da.

Tonua eta erritmoa konbinatzen ditu, armonia, aldi bereko tonu, noten edo akordeen erabilera da.

Doinua da abesti bat entzuten duenaren arreta lehenik bereganatzen duena eta harmoniak hura osatzeko balio du.

Erreferentziak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Doinu. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) «Clave musical - Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  3. (Gaztelaniaz) Compás (música). 2024-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. (Gaztelaniaz) «➞ Aprender a leer partituras: El Ritmo» Beto Foronda 2021-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  5. (Gaztelaniaz) Guido de Arezzo. 2024-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).