Wikipedia, Entziklopedia askea

Erebia cassioides


Erebia cassioides

Erebia Cassioides Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Europa hegoaldeko mendialdetan bizi da, piriniotan, alpeetan eta karpatoetan esate baterako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta txiki bat da, 32-38mm arteko hegal zabalera duena. Hegalen goikaldean kolore gris-urdin bat eta orbain laranjak ditu. Orbain bakoitzean bi puntu beltz ditu begien antza dutenak. Aurreko hegaldetan bina ozelo beltz txiki ditu.


Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeletak udan ibiltzen dira hegan, uztaila eta irailaren artean, gehienak abuztuan. Emeek arrautzak lur gainean jartzen dituzte eta handik beldarrak sortzen dira. Neguan, hibernatu egiten dute. Udaberrian, elikatzen jarraitzen dute eta ekainean pupa eratzen dute, ondoren tximeleta belaunaldi berria sortzeko.