Txikipedia:Erebia pronoe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erebia pronoe tximeleta.

Erebia pronoe Euskal Herrian aurki daiteken tximeleta bat da. Europako mendi garaietan bizi da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta ertaina da, 36-46 mm arteko hegal-zabalera du. Arrak kolore marroi iluna eta hegalen ertzean kolore gorrixka duen lerro bana, ez oso markatua. Emearen kolorea marroi-grisa. Horregatik gehiago nabaritzen zaizkio aurreko hegaletako orban ilunak.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailetik Iraila erdialdera ikusten da hegan. Ondoren arrautzak jartzen ditu eta beldarra jaiotzen da. Beldarra ekainerako heltzen da.