Wikipedia, Entziklopedia askea

Ereinotz edo erramua (Laurus nobilis) zuhaitz bat da. Euskal Herriko basoetan aurkitu ahal dugu haltzadi edo artadietan edo bere kabuz baso txikiak eratuz. Ereinotz basatia edo landatua izan daiteke, baina jada oso zaila da bereiztea euren artean.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erramuaren hostoak iraunkorrak eta usaintsuak dira. Hostoak, berde ilun kolorekoak izaten dira, eta lantza forma dute. Hostoak gogorrak izaten dira.

10-12 metro har ditzake zuhaixkak eta enborra zuzena izaten da. Udaberrian loratzen da eta udan oliba txikien tamainako fruitu berdeak ematen ditu. Fruitu berde horiek belztu egiten dira.

Landare termofiloa da.

Non bizi da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mediterraneoan, baso mistoetan, soro bazterretan eta etxeetako lorategietan hazten da. Tenperatura altuak jasan ditzake.

Zertarako erabiltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan eta Amerikan erabiltzen da sukaldean gozagarri moduan.

Sendagarri moduan ere erabiltzen da, tripako mina arintzeko. Erramuaren olioa hantura arazoetarako ere erabiltzen da. Egurra gogorra denez, etxeak apaintzeko erabili izan da.

Ereinotzaren hostoak.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erramu hosto gehiegi jatea toxikoa izan daiteke. Erromatar inperioan, erramu-koroak erabiltzen ziren garaile atera zirela edo boterea adierazteko. Hostoak errez gero, usain ona zabaltzen da.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.arbolesornamentales.es/Laurusnobilis.htm