Wikipedia, Entziklopedia askea

Europako klima

Jump to navigation Jump to search
Europako klimak

Europako klima, oro har, epela da, kontinentea alde epelean baitago, gehienbat. Klima aldatu egiten da iparretik hegora, bai eta ekialdetik mendebaldera ere, itsasotik nahiz kontinentetik haize polarrak heltzen zaizkiolako. Dena dela, korronte tropikalak ere ailegatzen dira itsasotik nahiz kontinentetik.

Ondoko klima nagusiak bereizten dira Europan:

  • Mediterraneoa (kolore laranja): latitudeko 30º eta 40º paraleloen artean, klima mediterraneoa izaten da. Klima mota horretan, sargoria izaten da nabarmenena udan, antizikloi tropikalaren ondorioz, eta, neguan, hezetasuna, fronte polarraren eraginez.
  • Ozeanikoa (kolore berdea): Ozeano Atlantikoaren kostaldeetakoa da, eta Norvegiatik Portugaleraino heltzen da. Kontinentera sartu ahala, kontinental bihurtzen da. Hezetasuna egonkorra da, eta tenperatura ez dira asko aldatzen, moderatuak dira.
  • Kontinentala (kolore urdina): kontraste handia gertatzen da eurien, udako sargoriaren eta neguko hotz lehorraren artean. Udako tenperatura handien ondorioz, ur ugaria lurruntzen da eta zaparradaka erortzen.
  • Mendialdekoa (morea): mendiko kliman tenperatura 0,5 eta 1 ºC bitartean jaisten da gora 100 metro egin ahala. Ondorioz, aireko hezetasuna handitzen, eta prezipitazioak gertatzen dira.

Bestalde, Tundrakoa ere bereizi ohi da: latitudeko 60º eta 80º paraleloen artean izaten da, Errusia, Norvegia, Suedia eta Finlandian. Prezipitazio handiak gertatzen dira (250 mm, batez beste), eta hotz etengabea, urte osoan gehienezko tenperatura 10 ºC izaten baita.