Txikipedia:Euskal Herriko baleazaleak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikasi Otsorekin San Joan baleontziari buruz.

Euskal Herriko baleazaleak, XIII. eta XVI. mendeen artean balea arrantzatzen ibili ziren Euskal Herriko arrantzaleei deritze. Hauek, Bizkaiko golkoaren itsasertzean hasi ziren arrantzan, sardako balea ehizatzen. Baina, denbora dela eta, teknikak hobetzen joan zirenez, urrunago joateko aukera izan zuten. Beraz, Ipar Itsasotik Islandiara, eta Kanadako Ternua zein Labradorreko kostaldera heldu ziren.

Historia eta teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Golkoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko arrantza Bizkaiko golkoko kostaldean hasi zen. Balea bat ikusten zutenean, portuan lan egiten zuten pertsonei abisua ematen zieten  eta arrantzaleak, lasterka, balearengana hurbiltzen ziren euren txalupetan, arpoi eta dinamitarekin. Urtero, balea ugari arrantzatzen zituzten euskal arrantzaleek.

Hona hemen zenbait datu:

  • 1517 eta 1662 artean, Lekeitioko arrantzaleek 45 balea harrapatu zituzten.
  • 1637 eta 1801 artean, Zarauzko arrantzaleek 55 balea harrapatu zituzten.
  • 1728 eta 1789 artean, Getariako arrantzaleek 12 balea harrapatu zituzten.

Denborarekin, baleak harrapatzeko portu gehiago eraiki ziren, eta horrek balearen gainbehera ekarri zuen. Gainbehera hori ikusita, arrantzako debekualdia ezarri zen. Hori dela eta, arrantzaleek beste itsasoetara joateko beharra izan zuten.

Hainbeste bale harrapatu zituzten Bizkaiko golkoan, ezen desagertu egin zirela. Horregatik, kostalde horretan arrantza egiteari utzi behar izan zioten. Datuen arabera, Bizkaiko golkoan harrapatutako azken sardako balea 1901eko maiatzaren 14an  izan zen harrapatua. Gertaera horren oroigarri, bertsolari anonimo batek Balearen Bertsoak sortu zituen, gerora Benito Lertxundi oriotar abeslariak kantua osatu zuen bertso honekin. Honela hasten da:

« Mila bederatzieun da

lehenengo urtian
Maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian.

»

Kanadan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
1615. urtean Islandian euskal arrantzale ugari hil zituztela?
  • Duela 400 urte "euskal bale arrantzaleak" Islandian akabatuak izan ziren bale ugari ehizatzen zituztelako.
  • 1615ean Euskal Herriko baleazale batzuk, baleen bila Islandiaraino joanda Vestfirðir eskualdeko biztanleekin tirabirak izan ondoren, islandiarrek erail zituzten.

Adituen ustez, XIV. mendean heldu ziren Euskal Herriko baleazaleak Kanadako kostaldera. Egindako lehendabiziko pausoak kondaira bat bezala ulertzen zuten, arrantza egiten zuten guneak sekretuak zirela esaten baitzuten. Arrantzaleek, arrantza-postu aurreratuak kokatu zituzten Labradorren eta Ternuan. Arrantzale hauek egin zuten bidaien ondorioz, Euskal Herriko kulturaren adierazpen batzuk transmititu ziren Kanadan, gaur egun mantentzen direnak.

Euskal Herriko baleazaleak gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. eta XVII. mendeetan Bizkaiko golkoan euskal balea galtzeak Euskal Herriko baleazaleak ere desagertzea ekarri zuen. Hala ere, euskal ohiturak berreskuratu nahian, 2006an Albaola Elkarteak “Apaizac Obeto espedizioa, Kanada 2006” antolatu zuen. Antzinako erara txalupa bat eginda, Euskal Herriko baleazaleen antzinako ibilbidetatik ibili ziren, orduko jantziak eta elikagaiak erabiliz.

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]