Txikipedia:Ezequiel Ávila

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1994ko otsailaren 6a
Rosario
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Ezequiel Avila

Ezequiel Avila Rosarion jaio zen Santa Fen, 1994ko otsailaren 6an. Ezequiel Avila deitzen da baina Chimy Avila deitzen diote. Osasunan jolasten du aurrelarri bezala, 9 zenbakiarekin.[1]      

                                                                                                                     

Bere ibilbidea                                                [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezequiel Avila txiki-txikia zenetik zonalde oso pobre batean bizi zen. Bere aita eta ama bananduta zeuden, baina Argentinarra bere amarekin bizi zen. Asko gustatzen zitzaion futbol zelaira joatea eta 2013 urtean Tiro Federalekin hasi zen jolasten, oinutzik. Hala ere, bere taldea lapurketa baten ondorioz salatua izan zen. Denbora bat  pasatu zuen bere familiarekin. Gero, eraikitzaile lanbidearekin dirua lortu zuen. Klub askotatik pasatu zen. Huesca Futbol Klubetik batez ere, hainbat entreinatzaile, hainbat esperientzia. Azkenean, Osasunara iritsi zen.[2]

Bere bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezequiel  Iruñetik gertu dagoen herri batean bizi da, Gorraitzen. Zelaian egindako jardunak dela eta, Chimy Avila Osasunako idolo handienetariko bat bihurtu da. Chimy Avilak 2026 arte Osasunan jolasteko kontratu bat egin zuen. Orain 28 urte ditu eta martxoaren seian  beteko ditu urteak. Chimyk oztopo asko gainditu behar izan ditu. 2020an belaunetako lesio bat izan zuen,  gero dena konponduta zegoela zirudienean entrenamendu batean beste belaunetako zauri bat egin zuen, bere potentziala ateratzea ekidin zuena. Lesioak bakarrik ez. Errekuperazioan bere sare sozialetara Santiago Abascalen kamiseta batekin argazki bat igo zuen eta horrek polemika asko sortu zuen; barkamena eskatu zuen eta berak ezer ez zekiela esan zuen: “Niri bakarrik nire familia eta futbola interesatzen zait.” Ia 2 urte pasatu zuen futbola jokatu gabe bere alabak arnasteko arazoak izan zituelako. Horren ondorioz,  Chimyk bere familiarekin, batez ere bere alabarekin denbora gehiago egon behar duela dio.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Eulate, Josu Álvarez De. (2021-06-19). «La vida del Chimy Ávila: un futbolista salido del barrio y curtido en mil batallas» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  2. (Gaztelaniaz) Eulate, Josu Álvarez De. (2021-06-19). «La vida del Chimy Ávila: un futbolista salido del barrio y curtido en mil batallas» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  3. (Gaztelaniaz) Eulate, Josu Álvarez De. (2021-06-19). «La vida del Chimy Ávila: un futbolista salido del barrio y curtido en mil batallas» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).