Gorraitz (Eguesibar)

Koordenatuak: 42°49′20″N 1°34′40″W / 42.822222222222°N 1.5777777777778°W / 42.822222222222; -1.5777777777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Eguesibarko kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gorraitz».
Gorraitz
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaNafarroa Garaia
Administrazioa
Posta kodea31620
Geografia
Koordenatuak42°49′20″N 1°34′40″W / 42.822222222222°N 1.5777777777778°W / 42.822222222222; -1.5777777777778
Garaiera503 m
Demografia
Biztanleria3.601 (2020:  −10)

Gorraitz (Gorraiz gaztelaniaz) Eguesibarko kontzeju bat da. Gaur egun txalet ugari eraiki dira bertan. Haien eraikuntza 1993an hasi zen. Urbanizazio berri baten erdian golf zelai bat ere badago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 3.299 biztanle ditu.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriaren ekialdean dago, Eguesibar haranaren mendebaldeko zatian, Iruñeko erdigunetik 6 kilometro ipar-ekialdera. Iparraldean Egues kontzejuarekin mugatzen du, hegoaldean Sarriguren du, ekialdean Olatz eta mendebaldean berriz Ardanatz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1558an Lantzelot Gorraizkoak Donibane Garazi erasotzeko Eguesibarko 80 gizon erreklutatu zituen, hauek beste nafar eta gipuzkoarrekin batera ontzi multzo bati su ematen bukatuko dute. Uharteko Miravalles mendian zegoen gotorlekuarekin batera, Gorraizko gazteluak Iruñeko ekialdeko defentsan nolabaiteko garrantzia izan zuen.

1845ean Gorraitzek sei etxe, eliza bat (Doneztebe eliza), antzinako jauretxe bat (ziurrenik Lantzelot Gorraizkoarena) eta elizari atxikitako hilerri batez osaturik zegoen. Biztanleria bertako harrobian lan eginez nahiz gari, arto, patata eta lekaleak ereinez bizi zen.

1993an Gorraizko Urbanizazioa eta Gorraizko golf zelaia eraikitzeari ekin zitzaion.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorraizko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
730 1.085 1.528 2.141 2.541 2.926 3.215 3.299

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeju honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 2 linea daude:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza nagusia gaztelania da; XVIII. mende erdian galdu zen euskara.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gorraizko gaztelua: XVI. mendeko dorretxe zaharberritua, gaur egun bere aldamenean jatetxea eta hotela daude.
  • Doneztebe eliza: Antzinako herriko eliza gutxienez 1700eann jada aipatua da, baina gaur egungo eliza 2001ean inauguratu zen.
  • Bestelakoak: Etxebizitza partikular ugarik arkitektura modernoaren sariak irabazi dituzte, maila ekonomiko handiko jendearen etxebizitzak izanik bertako nahiz kanpoko arkitektoek diseinatuak izan baidira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa