Txikipedia:Flora de Pablo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flora de Pablo 1952.urtean jaio zen Salamancan. eta 69 urte ditu. Espainiar mediku bat da biologia zelularra eta molekularrean espezializatua.

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntzan eta Psikologian lizentziatua izan zen 1975ean, Barne Medikuntzan eta Endokrinologian doktorea izan zen 1979an, Salamancako Unibertsitatean. Doktoregoa egin ondoren, hamar urte egon zen Estatu Batuetan National Institutes of Health-en (Bethesda) eta California Institute of Technology-n (Caltech, Pasadena). 1991an Espainiara itzuli zen Madrilgo Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (MIZGK) eta Ikerketa Biologikoko Zentroko (IBZ) Ikerlari bezala. Gaur egun , MIZGKan Ikerketa irakaslea da IBZeko Medikuntza Zelular eta Molekularreko Sailean.

Aurreko jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976-1979: Mir eta Becaria Predoctoral MEC-n. Patologia Orokorreko Departamentua eta Endokrinologian lan egiten haritu zen. Salamancako Unibertsitatean.

1980-1982: Visiting Fellow, Diabetes Branch, NIDDK, National Institutes of Health, Bethesda, Maryland, U.S.A.-n lan egin zuen.

1982-1984: Mediku laguntzailea izan zen, Endokrinologia Zerbitzuan, Santa Creu i Sant Pau Ospitalean, Bartzelona.

1984-1986: Visiting Scientist, Laboratory of Cellular and Developmental Biology, NIDDK, NIH, Bethesda, Maryland, U.S.A.-an egon zen.

1990-2003: Ikertzaile Zientifikoa, Ikerketa Biologikoen Zentroan.

2007-2008:  Carlos III.a Osasun Institutuko zuzendari nagusia izan zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001: Carmen de Burgos dibulgazio feministaren VIII. Saria, Emakumea eta Zientzia Hegoaldeko Europatik 12 artikuluarengatik, Emakumeari buruzko Ikerketa Historikoen Elkarteak eta Malagako Unibertsitateak emana.

2003: Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko kidea.

2006-2007: Alicia Koplowitz Fundazioaren Programen Koordinatzailea.

2007-2009: SET-Routes University Ambassador13 (EU Programa, European Molecular Biology Laboratory (EMBL) erakundeak koordinatua.

2011 eta 2012: 100 Top Emakume liderrak Espainian

2013: Ana Tutor sarien XIV. edizioan saritua.

Lorpen garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flora de Pablok egindako ikerketa garrantzitsuena Proinsulinaren ikerketa izan da, eta hau zelulen biziraupenerako oso garrantzitsua zela ondoriozatu zuen.

Honetaz gain berak egindako ikerkuntzengaitik gau egun obeto uler dezakegu nerbio sistemaren degenerazioa, honen barnean, esate baterako, erretinaren degenerazioa eta Alzheimerra.

Publikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florak 140 inbestigazizozko artikulu idatzi ditu gutxienez. Hauke dira garrantzitsuenak:

  • Endocrinization of the early embryo: an emerging role for hormones and hormone-like factors
  • Receptor genes for insulin and insulin- like growth factor I are differentially expressed in Xenopus oocyte and embryos
  • The developing CNS: a scenario for the action of proinsulin, insulin and insulin-like growth factors
  • Upstream AUGs in embryonic proinsulin mRNA control its low translation level
  • Modulation of the PI3Kinase/Akt signalling pathway by IGF-I and PTEN regulates the differentiation of neural stem/precursor cells
  • The prohormone proinsulin as a neuroprotective factor: past history and future prospects

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]