Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Friedrich Mohs

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1773ko urtarrilaren 29a
Gernrode
💀
Heriotza
1839ko irailaren 29a
Agordo
🔨
Lanbidea
mineralogo
📷
Argazkiak
ikusi

Friedrich Mohs geologo eta minerologoa 1773 urtean jaio zen Gernroden, Alemanian.

Irakaslea izan zen eta 1825ean mineralak gogortasunaren arabera sailkatzeko eskala bat sortu zuen. Mohs-en eskala hain zuzen ere. Mohs-en eskalak hamar mineral daramatza erreferentzi gisa. Mineralak batetik hamarrera daude sailkatuta baina mineral horiez aparte beste mineral gehiagoren gogortasuna ere neurtu daiteke. Hamar horiek erreferentzi gisa daude jarrita.

Mineral bakoitzak haren zenbaki bera duten mineralak edo txikiagoa dutenak urratzen ditu eta mineral hori zenbaki bera dutenak eta handiagoa dutenek urra dezakete.

Tarteko zenbakia duten mineralak ere badaude.