Wikipedia, Entziklopedia askea

Gargantua (atrakzioa)

Gargantua Bilboko Aste Nagusian, 2019

Gargantua erraldoi baten irudia edo estruktura da, Euskal Herriko jai herrikoietan kalera ateratzen dena. Gasteizko jaietan edo Bilboko Aste Nagusian ikustea ohikoa da. Gazteiztik gertu dauden Logroño, Miranda de Ebro eta Haro hirietan ere erabili izan da. Haurrak bere ahotik sartzen dira eta txirrista baten bidez, erraldoiaren atzealdetik irteten dira.

Nondik dator?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaietan ikusten dugun estruktura erraldoi hau idazle frantses batek idatzitako Gargantua eta Pantagruel-en eleberrietan oinarrituta dago. José María Busca Isusi gipuzkoarraren arabera, Gargantua Grandgoussier eta Gagamelle izeneko bi erraldoiren semea zen, errege basati baten alaba. Semea, jaiotzean, amaren ezkerreko belarritik irten zen, txahal baten tamaina zuen eta hainbat tona pisatzen zituen. Sehaska handi bat eraiki behar izan zioten. Jateko txahalak eta behiak pilaka ematen zizkioten. Azkenean, gurasoek, gurditxoan beharrean, idiek eramandako gurdi baten gainean eramatea erabaki zuten.

   Ba al dakizu   

Historian zehar bost gargantua modelo ezberdin sortu ziren, baina bosgarrenak ahoa txikiegia zuen eta ezin zen sartu. Konponbidea aurreko eredura itzultzea izan zen, gaur egun erabiltzen den eredura.

1854an sortu zen Bilbon lehenengo Gargantua, Bombero Echanizen lana. Lehen Gargantua 1874an suntsitu zuen bonba batek karlistaldian.

Itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarkada bat baino gehiago ahaztuta egon ondoren, 1962an pertsonaia ikonikoa Bilboko jaietara itzuli zen. Gerora beste abandonu-aldi batzuk ere bizi izan zituen arren, Gargantua berreraiki zuten Bilboko Aste Nagusiari betiko lotuta geratzeko.