Txikipedia:Garrasia (margolana)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Garrasia Edvard Munchen margolan famatua da. 1893 hasi zen margotzen, 1910ean bukatu zuen margolana. Arte modernoaren sinbolo bat da.[1]

Garrasia margolanaren irudia.
Garrasia margolanaren irudia.

Margolanak islatzen duena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolariak, margolan honekin islatu nahi duena gizakien antsietatea eta larritasuna da; izan ere, Munch bere bizitza gogorrean inspiratu zen, aita zorrotza, hildako ama, ahizpa gaixoa eta depresioa.

Hainbat teoriaren arabera, atzealdeko zeruaren arrazoia artistak Krakatoa sumendiaren erupzioak eragindako kalteen oroitzapena da. Hainbat adituk, ordea, ez dute teoria honetan sinesten.[1]

Pintatzeko baliatutako materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pigmentuaren analisien arabera, kadmio horia, vermilion, ultramine eta biridianoa erabili ziren, baita XIX. mendeko beste pigmentu batzuk ere.[1]

Pintatzeko baliatutako teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanaren ezaugarria da erretrataturiko elementuen distortsio oso handia.. Ez hori bakarrik, ezinbestekoa da Garrasia osatzen duten lerroen kontrastean arreta jartzea. Erdialdean dagoen gaia lerro kurbatuekin eginda dagoen bitartean ,zerua, hodeiak eta itsasoa bezala; atzealdean dauden bi irudiek eta kaiak marra zuzen eta sendoak dituzte.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Garrasia (margolana). 2023-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. (Gaztelaniaz) «El grito de Munch: historia y significado de uno de los cuadros más famosos del mundo» ELLE Decor 2023-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).