Kadmio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kadmioa
Cadmium-crystal bar.jpg

48

ZilarraKadmioaIndioa
Zn

Cd

Hg
Cd-TableImage.png
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakia Kadmioa, Cd, 48
Serie kimikoa trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 12, 5, d
Masa atomikoa 112,411(8) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Kr] 4d10 5s2
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 18, 2
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa) 8,65 g/L
Urtze-puntua 594,22 K
(321,07 °C, 609,93 °F)
Irakite-puntua 1.040 K
(767 °C, 1.413 °F)
Urtze-entalpia 6,21 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 99,87 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 26,020 J·mol−1·K−1

Lurrun-presioa

P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 530 583 654 745 867 1.040
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) 2 (oxido basiko ahula)
Elektronegatibotasuna 1,69 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 867,8 kJ/mol
2.a: 1.631,4 kJ/mol
3.a: 3.616 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa) 155 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua) 161 pm
Erradio kobalentea 148 pm
Van der Waalsen erradioa 158 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 96,6
Soinuaren abiadura 2.310 m/s
Isotopo egonkorrenak

Kadmioaren isotopoak

iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
106Cd %1,25 >9,5x1017 u εε2ν - 106Pd
107Cd Sintetikoa 6,5 o ε 1,417 107Ag
108Cd %0,89 >6,7x1017 u εε2ν - 108Pd
109Cd Sintetikoa 462,6 e ε 0,214 109Ag
110Cd %12,49 Cd egonkorra da 62 neutroirekin
111Cd %12,8 Cd egonkorra da 63 neutroirekin
112Cd %24,13 Cd egonkorra da 64 neutroirekin
113Cd %12,22 >7,7x1015 u β- 0,316 113In
113mCd Sintetikoa 14,1 u β- 0,580 113In
IT 0,264 113Cd
114Cd %28,73 >9,3x1017 u ββ2ν - 114Sn
115Cd Sintetikoa 53,46 o β- 1,446 115In
116Cd %7,49 >2,9x1019 u ββ2ν - 116Sn

Kadmioa elementu kimiko bat da, Cd ikurra eta 48 zenbaki atomikoa dituena. Trantsizio-metal arraro samarra da, biguna eta urdin-zurixka. Bateriatan eta pigmentuetan erabiltzen da, esaterako produktu plastikoetan. Minbizia eragiten du.[1]

Ingurugiroan zinkari, kobreari eta berunari asoziaturik eta forma naturalean aurki daiteke metal astun hau. Toxikotasunaren aldetik, kadmioa industriako substantzia kutsatzaile garrantzitsuenetakoa da, urteak pasa ahala gehiago zabaldu dena eta horrez gain osasunean (birika, garuna, barrabilak, giltzurrunak...kaltetzen ditu) lesio larriak eragiteko gaitasuna duena, gure gorputzaren iraizteko gaitasun ezagatik. Substantzia toxikoen eta gaixotasunen miaketan lan egiten duen Estatu Batuetako agentzia batek berunarekin, merkurioarekin eta artsenikoarekin batera konposatu arriskutsuenen artean sailkatu du, bostgarren postuan sailkatuz. Hori dela eta garrantzia toxikologikodun minerala da.[2]

Airearen bidez isuri den lekutik distantzia handiak egin ditzake, organismo ezberdinentan pilatuz (moluskuak eta krustazeoak batez ere).[3]

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kadmioa

Kadmioa metal xaflakor eta moldagarria da. Zinkaren antzeko zenbait ezaugarri dauzka, baina azken honek ez bezala, konposatu konplexuak osatzen ditu. Kadmioaren oxidazio-egoera arruntena +2 da, nahiz eta, zenbaitetan, +1 egoeran dagoen kadmioaren adibideak aurki daitezkeen.[1]

Normalean zinkaren ezpurutasun eran agertzen da naturan. Kadmioaren ekoizpena zinkaren isolatze-prozesuaren ondorioz egiten da. Zink sulfuroak erre egiten dira oxigenoaren presentzian, oxidoa eratuz. Oxidotik zink metala ekoizteko, karbonoarekin galdatzen da edo azido sulfurikoaren laguntzarekin elektrolisia eragiten zaio. Prozesu horretan sortutako zink metaletik kadmioa isolatzeko, hutseko distilazioa erabiltzen da (zinka galdatuta badago), edo kadmio sulfatoa prezipitatzen da (disoluzio elektrolitikoaren kasuan).[1]

Erabilera nutritiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingestioa zuzenean eman daiteke likido bidez, soldaduretan kadmioa duten hoditerien bidez edo hondakinak ibaietara botatzen dituzten enpresen erruzko ur kutsatuaren bidez. Ez-zuzenezko era ohikoena elikagaien bidezkoa da, mineral hau lurrean aurkitzen denez, animali eta barazkietara igaro daiteke ur kutsatuarekin gertatzen den bezala eta hauetatik gizakietara. [4]

Garrantzitsua da azpimarratzea irensten den kadmioaren %6-10 artean xurgatzen dela. Aldiz, aire kutsatua arnasten duten langile batzuek %30-50-a xurgatzen dute. [4] Kadmioa odol zirkulaziora igarotzen da urdail edo hestean elikagai eta ur kutsatua xurgatu ondoren, aldiz, biriken xurgaketa bidez arnastua izan denean. Kadmioaren xurgaketa hestean bi fasetan ematen da. Lehenengoan, mukosa zelulek hesteko lumenean dagoen kadmioa barneratzen dute. Bigarrenean, kadmioaren zati batek enterozitoen mintz baso laterala zeharkatzen du odol zirkulaziora igarotzeko. Egoera normaletan, hau da, kadmio kontzentrazioa baxua denean, zati handiena heste mukosan geratzen da atxikita, gehien bat metalotioneinari lotuta eta ondoren, paretaren ezkatatzearekin ezabatua izaten da. [4]Ahoratutako kadmio dosia altua bada, metal askeak mukosa zeharkatzen du odol zirkulaziora igarotzeko, gibel eta giltzurrunetan pilatuz. Bi organo hauetan organismoko kadmio guztiaren %40-80a pilatzen da. Gibel barnean, pisu molekular baxuko proteina bati lotzen da. Proteina-kadmio konplexu horren kopuru txikiak etengabe igarotzen dira gibeletik odol zirkulaziora, giltzurrunetara garraiatuak eta glomerulo bidez iragaziak izateko. Ondoren, birxurgatua eta metatua izateko, giltzurruneko zelula tubularretan. Honek zuzenean inguruneko iturrietatik hartutako kadmioaren %1-2a iraitziko du, giltzurrun barnean metaketa eragingo duena (odol zirkulaziokoa baino 10.000 aldiz altuagoa). [4]

Nagusiki entzimei eragiten die eta proteinen SH taldeekin elkarrekiten dute, erradikal askeak sortuz.

Funtzioak organismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal honek ez du animaliengan zein gizakiarengan inolako funtzio biologikorik. Hainbat erraietan metatzen da, gibel eta giltzurrunetan gehien, ondoren eragin toxikologikoak martxan jartzeko. [4]

Gomendioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera bidearen, esposizioaren, forma kimikoaren eta propietate fisiko-kimikoen arabera pertsona baten kalteak eragiteko kadmio kopurua aldakorra da. Aipatutakoez gain, badira beste hainbat faktore (erretzailea izatea, langileak babesik ez eramatea, adina…) kalteak eragin dezaketenak. [4]

Pertsona batek onartu ditzakeen dosien sailkapena mineralaren sarrera bidearen arabera eginez gero, irensketa eta arnasketa ezberdintzen dira. Arnasketa tasa irensketa tasa baino baxuagoa da. [4]

Dosi onargarriak
Irensketa Egunean 10-50 mg (gorputzak %5-10 xurgatu)
Astean 400-500 mg (helduek)
Arnasketa Hautsari esposizio kronikoa <0,01 mg/m3 (8 ordu egunean)
Kadmio oxidoaren keari esposizioa <0,05 mg/m3 (8 ordu egunean)

Azpimarragarria da dietako flabonoideek (polifenolen artean aurkitzen dira hauek) dituzten eta gehigarri gisa hartu daitezkeen hainbat substantziak metal honen efektu kaltegarriak gutxitzeko balio dezaketela. Substantzia horien funtzio onuragarrien artean erradikal libreak zein metalak bahitzea aurkitzen da. Beraz, metalen ioien eta flabonoideen arteko elkarrekintzak efektu kelatzailea dute. [5]

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretzaileak ez diren biztanlerian, elikagaiak dira kadmio iturri nagusienak. Hain zuzen, kadmio kontzentrazio altuenak alga, arrain, krustazeo, txokolate eta erabilera dietetikoko janari berezietan aurkitu dira.

Haurrentzako iturri nagusia amaren esnea da, kadmio kontzentrazio altua duten emakumeek esne bidez transmititzen baidute.

Hala ere, nahiz eta digestio aparatuan xurgapena baxua izan (%3-5), nahiko erraz metatzen da gibel eta giltzurrunetan, 10-30 urte iraun dezakeena. Horregatik, animalien erraietan (odolkiak…) ere nahiko kontzentrazio altuan aurki dezakegu kadmioa. Era berean, itsaskietan (bereziki osorik jaten direnak) era esanguratsuetan agertzen da.[6]

Landare jatorriko elikagaiei dagokionez, kadmio kontzentrazio altuenak alga, kakao, perretxiko basatietan eta hazi oleaginosoetan daude. Halaber, zerealak ere kadmio ekarpen nagusiak dira. Izan ere, kadmioan bereziki aberatsak ez diren arren, dietako parte garrantzitsu bat dira. Honen ondorioz, aipaturiko landare jatorriko elikagai hauen ingestio altua duten pertsonek eta begetarianoek, astean, batezbesteko 5,4 ɥg kadmioko kontsumoa izan ohi dute; gomendaturiko dosiaren bikoitza suposa dezakeena. Era berean, bibalbioak (muskuilu, txirla…) eta perretxiko basatiak maiz kontsumitzen duten pertsonek ere ingestio nahiko altua izatera hel daitezke, 4,6 ɥg ingurukoa.

Ondorengo taulan, elikagai desberdinen kadmio kontzentrazioak agertzen dira: [7]

Elikagai desberdinen kadmio kontzentrazioak
Elikagaia Kadmio kontzentrazioa (mg/kg)
Lekaleak 0,0005
Frutak 0,0009
Esnea 0,0015
Barazkiak 0,0050
Esnekiak 0,0060
Haragi eta eratorriak 0,0063
Arrautzak 0,0080
Gantzak 0,0080
Tuberkuluak 0,0198
Ogi eta zerealak 0,0329
Arrain eta itsaskiak 0,0362

Bestalde, elikagaiak ez diren kadmio iturrien artean tabakoa eta hautsa aurki ditzazkegu. Era natural batean, kadmioa ingurugirora errekeen (harrien deskonposizioaren ondorioz) bidez nahiz atmosferara baso-sute, sumendi eta erregai-fosilen  eta hiri-hondakinen bitartez askatzen da. Gainera, maila industrialean, zink, fosfato mineralak eta simaurren sorketa industriak dira kadmioaren jatorri nagusiak. [7]

Erlazionatutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kadmio, minbizi-sortzailetzat hartzen da eta gaur egun, birika, endometrio, bular eta maskuriko minbizien eragile nagusieetariko bat dela baieztatu da. Halaber, jada aipatu denez, bereziki toxikoa da giltzurrunean, hodixka proximaletan kokatu eta giltzurrun gutxiegitasuna eragin dezake. Horrez gain, hezurretako desmineralizazioa eragin dezake (osteoporosia eta osteomalasia), hala giltzurrun gutxiegitasun horren ondorio izateagatik, nola modu zuzen batean hezurarri erasotzen diolako. Denbora luze igaro ondoren, esposizio tasa altua izanez gero, hodixkako kalteak iragazpen glomerularra gutxitzen du, giltzurrun hutsegitea eraginez. Honek, epe luzera minbizia eragin dezake (kadmioa gizakientzat kantzerigenoa izan daiteke). [6]

Kadmioak osasunean eduki ditzakeen ondorioak ondorengoak dira:

-Beherakoak, gorakoak eta sabelaldeko mina. -Osteoporosia, eta beraz, hezurretako haustura.

-Ugalkortasunean arazoak.

-Tiroide guruinean eragina du. -NSZ-ean asaldurak.

-Sistema immunean kalteak.

-Hipertentsioa eta gaixotasun koronarioak

-Atzazkalen eta ile akumulazioa.

-Enfisema

-Fibrosia

-DNA-an mutazioak eta minbiziaren garapenean -Errakitismoa

-Anemia

-Birikako edema [4] [8]

Bukatzeko, esan beharra dago burdin erreserba gutxi duten gaixoengan kadmioaren eragina bereziki gogorra izan daitekeela.[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kadmio Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b c Kadmioa WebElements.com webgunean
  2. a b (Gaztelaniaz)  Perez Garcia, Perla Esmeralda;, Azcona Cruz, María Isabel (2012), «Los efectos del cadmio en la salud», Revista de Especialidades Médico-Quirúrgicas, http://www.redalyc.org/pdf/473/47324564010.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-04-29 .
  3. (Gaztelaniaz)  «Cadmio», Organización Mundial de la Salud, http://www.who.int/ipcs/assessment/public_health/cadmium/es/.. Noiz kontsultatua: 2018-04-15 .
  4. a b c d e f g h (Gaztelaniaz)  Monografias.com, sandra.cavallaro@ecogenesis.com.ar ,, «Cadmio, un tóxico encubierto - Monografias.com», www.monografias.com, http://www.monografias.com/trabajos28/cadmio-toxico-encubierto/cadmio-toxico-encubierto.shtml. Noiz kontsultatua: 2018-04-15 .
  5.   Gomes de Moura, Carolina Foot; Ribeiro, Daniel Araki (2017-02-11), «Are food compounds able to modulate noxious activities induced by cadmium exposure?», Critical Reviews in Food Science and Nutrition (3): 632–636, doi:10.1080/10408398.2014.911719, ISSN 1549-7852, PMID 25751788, https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/25751788. Noiz kontsultatua: 2018-04-29 .
  6. a b (Gaztelaniaz)  «Aecosan - Agencia Española de Consumo, Seguridad Alimentaria y Nutrición», www.aecosan.msssi.gob.es, http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/web/para_el_consumidor/ampliacion/consumo_crustaceos.htm. Noiz kontsultatua: 2018-04-15 .
  7. a b   «Cadmio» (PDF), Elika, http://www.elika.net/datos/riesgos/Archivo16/Cadmio%20en%20pescado%202006.pdf .
  8.   «Cadmio (Cd) Propiedades químicas y efectos sobre la salud y el medio ambiente», www.lenntech.es, https://www.lenntech.es/periodica/elementos/cd.htm. Noiz kontsultatua: 2018-04-15 .


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.