Txikipedia:Gertrude Belle Elion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gertrude Belle Elionen argazki bat
Gertrude B. Elion

Gertrude Belle Elion, New Yorken jaio zen 1918ko urtarrilaren 23an - 1999 otsailaren 21ean hil zen ,Chapel Hill Ipar Carolinan. Estatu batuar emakume zientzialaria, biokimikaria eta farmakologoa izan zen. 1988 Fisiologia eta medikuntzaren Nobel Saria irabazi zuen George H. Hitchilngs eta James Blanckekin batera minbizia eta beste hainbat gaixotasunen aurkako botiken garapenean garatzen laguntzeagatik. Bai bakarrik eta bai elkarlanean sendagai asko garatu zituen. Tartean, azatioprina, lehen biziko inmunosupropresora, aziklobirra eta lehen biziko antibirala. Bere lan handiari esker HIESa (Sida) tratatzeko lehen antireklobirala (botika) sortzea lortu zuen. Bere aitonaren gaixotasunari (minbizia) esker hasi zen bere zientzialari lanetan murgiltzen. Esan dezakegu, berari esker laborategietako millioika bizitza salbatu zirela.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertrude B. Ellion estatu batuetako auzo humil baten jaio zen. Bere lagun eta lankide askori bezela emakume izateak bizitzako hainbat ate itxi zizkion, zientzialari nahiz pertsona moduan. Hunter Collegen graduatu zen 1937an. New Yorkeko Unibertsitatean Kimikako masterra egin zuen emakume bakarra izan zen. Emakumea zenez aukera gutxi izan zituen aurrera ateratzeko beraz, irakaskuntzaren arloan sartzea erabaki zuen. Biokimikako aholku eta ainbat bitxikeri erakutsi zizkien School of Nursing hospitaleko herizainei. 1939an bigarren gerra mundiala bizitzea tokatu zitzaion bere bizitzako 7 urtetan zehar, eta horrek, bizitza goitik behera aldatu zion. Ikasketak amaitzean bere ezkongaiaren heriotzak ikerketan jarraitzera bultzatu zuen. 1950ean berak sortutako primetamina tratamendua iritsi zen, malariaren aurkakoa. Gertruderen bizitza milioika emakumerentzako eredua da, berak esan oi zuen bezala: “Bizitzan ez da ezer erraz iristen, horregatik gogor lan egin behar dugu”.

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • https://www.lavanguardia.com/cultura/20181216/453544471764/gertrude-b-elion-nobel-medicina-trasplantes-organos.html
  • https://www.biografiasyvidas.com/biografia/e/elion.htm
  • http://www.huellasdemujeresgeniales.com/gertrude-belle-elion/