Edukira joan

Herpes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Herpes
Deskribapena
Motagaixotasun biriko kutsakorra, Simplexvirus infekzioa
eritasuna
Espezialitateainfektologia
dermatologia
Arrazoia(k)Human alphaherpesvirus 1
Human herpesvirus 2
Sintoma(k)Negela, sukar arina, baba
adenopatia
Patogenoaren transmisioaukitze bidezko transmisio, aire bidezko transmisio
placental transmission (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakvidarabine (en) Itzuli, benzokaina, foscarnet (en) Itzuli, trifluridine (en) Itzuli, penciclovir (en) Itzuli, valacyclovir (en) Itzuli, aziklobir, docosanol (en) Itzuli, acedoben sodium (en) Itzuli eta famciclovir (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKB00.9 eta B00
GNS-9-MK054 eta 058.89
DiseasesDB5841 eta 33021
MeSHD006561
Disease Ontology IDDOID:8566
Ezpainetako herpesa

Herpesa, batzuetan herpes soila deitua, (latinez herpes, eta hau grezieratik ἕρπης) gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena (herpes birus soilak eragina), larruazalean hantura eta babak sortzen dituena eta gorputzeko atal desberdinak jo ditzakeena. Bi herpes mota nagusiak ahoko herpesa (ezpain herpesa) eta herpes genitala dira, baina badira beste modu batzuk ere.

Herpes sinplea (era laburrean herpes deitua) eta herpes zosterra bereizi behar dira. Bi patologia guztiz desberdinak dira, antzekotasun semantikoa eduki arren.

Herpes sinplex birusaren (HSB) bi motek zelula epitelialak infektatzen dituzte, eta bertan erreplikatzen dira, zelula horiek suntsitzen eta erantzun inflamatorio lokala eragiten.

Agerpen klinikoei dagokienez, patologia desberdinak sortarazten dituzte birus horiek. Ohikoenak hauek dira:

  • ahoko herpesa: lehenengo infekzioa haurtzaroan gertatu ohi da, eta gero HSB-1 birusa nerbio trigeminoan sor egoeran geratzen da. Urteen poderioz birusa berpiztu daiteke, helduengan ezpainetako herpesa, batez ere, sortuz.
  • begietako herpesa: birusak konjuntiba eta kornea infektatzen ditu, keratokonjuntibisa sortuz. Infekzio larria izan daiteke, itsutasuna eragin dezakeena. HSB-1 birusa dago infekzio honen atzean.
  • herpes genitala: HSB-2 birusak sortarazten du. Infekzio oso mingarria da, eta besikulak edo xixkuak gizonen glanden eta zakilean agertzen dira, eta emakumeen bulban eta baginan. Herpes mota hau sexu-harremanen bidez kutsatzen da.

Ezpainetako herpesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ezpain herpes»

Ezpain(etako) herpesa, halaber sukar pikorra, herpes birus soilak sorturako infekzioa da, batez ere ezpainetan izaten dena. Sintoma ohikoenak erredura eta azkura dira, eta horrekin batera baba edo ultzera txikiak agertzen dira. Lehen aldian sukarra, eztarriko mina eta gongoil linfatikoen tamaina handitzea (adenopatia) ere egon daitezke. Larruazaleko erupzioa 10 egunetan sendatu ohi da, baina birusa latente egoten da trigeminoaren gongoilean. Birusa behin eta berriz berraktibatu daiteke, ahoan edo ezpainean baba berriak agertuz.

Herpes genitala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Herpes genital»

Herpes genitala herpes birus soilak (HSV) sorturako sexu-transmisiozko infekzioa da. Pertsona gehienek ez dute sintomarik edo sintoma arinak dituzte, eta, beraz, ez dakite infektatuak dauden ala ez. Ohiko sintomen artean daude baba txikiak, hausten badira ultzera mingarriak sortzen dituztenak. Gripearen antzeko sintomak ere ager daitezke, hala nola sukarra, mina edo gongoil linfatikoen hantura. Infekzioa, esposiziotik 4 egun ingurura agertu ohi da, eta sintomek 4 astera arte iraun dezakete. Behin infektatuta, agerraldi berriak gerta daitezke, baina, oro har, arinagoak dira. Hala ere, ez dago sendabiderik.

Gaixotasuna, oro har, infektatutako pertsona baten larruazalarekin edo jariakinekin kontaktu genital zuzena izateagatik transmititzen da. Hori sexu harremanetan gerta daiteke, uzkiko, ahoko eta eskuzko sexua barne.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]