Kalifornia Beherea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kalifornia Beherea
Coat of arms of Baja California.svg
Administrazioa
Herrialdea  Mexiko
Hiriburua Mexicali
Gobernadorea Francisco Vega de Lamadrid PAN
Laburdura B.C.
Diputatuak 16
Geografia
Koordenatuak 29° 57′ 00″ N, 115° 07′ 00″ W / 29.95°N,115.11666666667°W / 29.95; -115.11666666667Koordenatuak: 29° 57′ 00″ N, 115° 07′ 00″ W / 29.95°N,115.11666666667°W / 29.95; -115.11666666667
Baja California in Mexico.svg
Azalera 71.446 km²
Demografia
Biztanleria 3.155.070 biztanle (2010[1])
Dentsitatea 44.16 bizt/km²
http://www.bajacalifornia.gob.mx/portal/index.jsp
Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kalifornia (argipena)».

Kalifornia Beherea[2] Mexiko ipar-mendebaldeko estatu federala da. Mendebaldean Ozeano Barea du, ekialdean Kaliforniako golkoa, Sonora eta AEBetako Arizona, iparraldean AEBetako Kalifornia eta hegoaldean Hego Kalifornia Beherea. 71.446 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 3.155.070 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Mexicali da, baina hiri jendetsuena Tijuana, biak Ameriketako Estatu Batuetako mugan kokatuak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi kate batek zeharkatzen du lurraldea ipar-ekialdetik hego-ekialdera. Mendebaldea ordokiz eta ibar txikiz osatua da. Urteko batezbesteko prezipitazioa 100-200 mm bitartekoa izaten da, mendietan izan ezik, han 1.000 mm ere izaten baitira. Euria ez da erregularra izaten; sarritan erauntsiak izaten dira, eta gero 4 edo 5 urteko lehorteak. Ipar-mendebaldean klima mediterraneoa dago.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza da jarduera nagusia, baina ur urritasunak asko mugatzen du. Ipar-mendebaldean, klima hobea baitu, olibondoa hazten da. Garrantzitsuak dira halaber laboreak, alpapa eta mahatsondoak. Arrantzan oinarritzen den kontserba industria garrantzizkoa da Isla Cedrosen eta Ensenadan. Eraldaketa industria ere dago. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1824an Kaliforniako lurralde zabal bat banatu eta Kalifornia Garaia (Estatu Batuetara pasatu zena) eta Kalifornia Beherea sortu ziren. Kalifornia Beherea bi barrutitan banatu zen 1952an: iparraldea Kalifornia Beherea izendatu zen, eta hegoaldea Hego Kalifornia Beherea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kalifornia Beherea Aldatu lotura Wikidatan