Txikipedia:Giorgia Meloni

Wikipedia, Entziklopedia askea


Georgia Meloni  Erroman, 1977ko urtarrilaren 15ean jaiotako italiar kazetaria eta politikaria da.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako Parlamentuaren 2022ko Hauteskundeak irabazi zituen. Eta 2022ko urriaz geroztik, Italiako Ministroen Kontseiluko lehendakaria da, eta kargu hori betetzen duen lehen emakumea. 2006tik Ganberako kidea, 2014az geroztik Italiako Anaiak  alderdi ultraeskuindarraren buru da eta 2020tik Europako Kontserbadoreen eta Erreformisten Alderdiko lehendakaria.[1]

Ultraeskuindarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an, Meloni Gazte Frontean sartu zen, Italiako Gizarte Mugimenduaren gazteen alorrean, Benito Mussolini italiar diktadore faxistaren jarraitzaile ohiek 1946an sortu zuten alderdi politiko neofaxistan.

Georgia Meloni

Geroago, Acción Estudiantil-eko buruzagi nazionala izan zen, Aliantza Nazionaleko ikasle mugimendua, 1995ean MSIren legezko oinordeko bihurtu zen, kontserbadurismo nazionalaren alde egin zuen alderdi postfaxista. Erromako probintziako kontseilari izan zen 1998tik 2002ra, eta ondoren Gazte Ekintzako presidentea.

2008an, Italiako Gazteria Ministro izendatu zuten Berlusconiren laugarren kabinetean, eta 2011ra arte izan zuen kargua. 2012an, Italiako Anaiak sortu zuen, ANren legezko oinordekoa, eta 2014an presidente egin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Giorgia Meloni. 2023-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).