Txikipedia:Gottfried Wilhelm Leibniz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gottfried Wilhelm Leibniz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gottfried Wilhelm Leibniz

Gottfried Wilhelm Leibniz, (Leipzig, 1646ko uztailaren 1a-Hannoverren 1716ko azaroaren 14a). Gottfried, alemaniar filosofo, matematikari, liburuzain eta politikaria izan zen. XVII eta XVIII. mendeetako pentsalari handienetako bat izan zen; eta azken genio unibertsal gisa ezaguna izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leibniz oso ume azkarra zen. 12 urterekin latina zekien, eta grekera ikasten hasi zen. 1661. urtean, 14 urte zituenean, unibertsitatean eman zuen izena, Zuzenbidean. 1666. urtean bere lehen liburua argitaratu zuen. 1667. urtean, kalkulu infinitesimala garatu zuen, Newtonekin batera.

Teknologian ere ekarpen handiak egin zituen; biologia, medikuntza, geologia eta ingenieritzan ekarpen garrantzitsuak egiteaz gain. Logika modernoaren eta filosofia analitikoaren aurrekarietako bat da.

Obrak eta asmakuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzietako hainbat alorretan ekarpen sakonak egin zituen. Filosofiaren historian, zein matematikarenean, figura esanguratsua izatea lortu zuen. Bere bizitzan zehar hainbat asmakuntza egin zituen, adibide gisa dugu, Sistema bitarra. Sistema bitarraren beste makina bat irudikatu zuen, nahiko gertu zegoena ordenagailu digital elektroniko modernoetatik.Logika formala, aritmetika, geometria eta probabilitateen kalkuluan jardun zuen. Horretaz guztiaz gain, lehenengo zientifiko informatiko ezaguna dela esan daiteke.

Leibnizek hiru hizkuntzatan idazten zuen: alemanieraz, frantsesez eta latinez. Bere liburu ezagunenak hurrengoak izan ziren:

  • Arte konbinatorioari buruzko disektazioa (1666)
  • Metafisika mintzaldia (1686)
  • Teodizea (1710)

Naturaren alderdien inguruko bere ideia asko zentzugabekotzat hartu ziren.

Erreferentziak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1- Wikipedia: Gottfried Wilhelm Leibniz