Txikipedia:Grezia klasikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fidias eskultorea

Grezia Klasikoa K.a. VI. eta IV. mendeen artean Greziako historia azaltzen duen aroa da.  

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru arte mota:

  • Eskultura: K.a. V mendearen erdialdean6 eskultorerik garrantzitsuenak Miron, Fidias eta Polikleto izan ziren. K.a. IV mendean, berriz, Cefisodoto Zaharra, Eskopas, Praxiteles (eta bere semea Cefisodoto Gaztea baita ere) eta Lisipo ziren.
Greziar arkitektura
  • Arkitektura: Arkitekturako hiru estilo zeuden, hoietako bat Doriar ordena deitzen da. Antzinakoena eta sinpleena da zutabeekin eta margo urdin eta gorriz erabiliz eskulturak eta eraikinak egiten zituzten Beste bat Joniar Ordena deitzen da. Doriar Ordenaren antzeko garaian hasi zen Asia Txikiko (Asiako mendebaldean kokatuta dagoen penintsulan) hiri edo herri aberatsetan. Azkenik, Korintiar estiloa dugu.  K.a. 400.urtearen inguruanjoniar arkitekturaren bertsio berri eta hobe, osatuago bat izan zen.
  • Pintura: Pinturan, lan gehienak galdu arren, deskribapen edo kopien bidez bakarrik ezagutzen ditugun euskarrietan, hau da,  mosaikoetan, normaltzat hartu dugu margolarien ospea: Apele mitikoez gain, Polignoto, Panenus, Apolodororen izenak.

Jainkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar jainkoen zuhaitz genealogikoa
  • Kaos eta Gaia: Lehenengo bi titanak izan ziren eta Uranus, Kronos eta Reharen gurasoak ziren.
  • Uranus: Zeruen jainkoa zen.
  • Kronos eta Reha: Anai-arrebak ziren, eta sei ume izan zituzten. Hestia, Demeter, Hera, Hades, Poseidon eta Zeus, baina Kronos, aitak jaiotzen ziren momentutik banan banan jaten zituen. Zeus izan zen jan ez zuen bakarra;izan ere Rahak harri bat eman zion eta Zeus kobazulo batean gorde zuen. Kronos eta Reha ere titanak ziren.
  • Zeus eta hera: Zeus eta Hera ezkondu egin ziren eta lau ume zituzten, Ares, Hebe, Efesto eta Bibefia. Horrez gain, Zeus beste emakume batzuekin beste zazpi ume izan zituen: Herkules, Apolo, Artemis, Dioniso, Hermes, Atenea eta Afrodita. Zeus olimpoaren jainkoa zen, eta Hera familiaren eta ezkongaien jaikoa zen.
  • Demeter eta Poseidon: Ume bat izan zuten Persephone izenekoa. Demeter nekazaritzeren jainkoa zen, eta poseidon itsasoaren jainkoa zen.
  • Persephone Hades: Persephone eta Hades ezkondu egin ziren.
  • Ares: Gudaren jainkoa zen.
  • Hestia: Bizilekuen suaren zaindaria zen.
  • Hebe: Gazteriaren jainkoa zen.
  • Efesto: Afroditaren senarra zen eta burdinaren jainkoa zen.
  • Herkules: Erdi jainkoa zen, eta zoratu egin zen, bere umeak eta emaztea akatuz. 13 lan egin behar izan zituen.
  • Apolo: Naturaren, musikaren eta egiaren jainkoa zen.
  • Artemis: Birginitatearen, jaiotzen eta animali basatien jainkoa zen.
  • Dionisio: Alkoholaren jainkoa zen.
  • Hermes: Jainkoen mezularia zen.
  • Athena: Hodeien eta ekaitzen jainkoa zen.
  • Afrodita: Maitasunaren jainkoa zen.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hainbat genero literario zeuden eta garatuena antzerkia zen.
  • Antzerki gai bat Tragedia zen. Arlo honetako idazlerik ezagunenak  Eskilo, Sofokles eta Euripides ziren. Beste antzerki mota  bat komedia zen, hortan garrantzitsuenak Aristofanes deituriko pertsona izan zen.
  • Beste genero literario bat poesia zen. Poeta garrantzitsuena Pindaro deitzen zen.

Filosofia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sofisten eskola Aro Klasikoaren hasieran garrantzitsuenetakoa izan zen. K.a. V. mendeko filosofiak oso pertsonaia nabarmenak ziren, hala nola, Sokrates, Gorgias, Protagoras, Jenofanes, Parmenides, Zenon, Demokrito, Enpedokles, Anaxagoras. Azkenik, k.a. IV. mendean Platon eta Aristotelesen figurak sortu ziren.