Itxura
Aro Iluna Antzinako Greziako garai bat da.
Mizenastar zibilizazioa suntsitu zenean hasi zen (K.a. 1200-1100 urteetan) eta Aro Arkaikoan bukatu (K.a. VIII. mendean).
Aro ilunari buruzko informazio gutxi daukagu, iturriak eskasak direlako.
Urte horietan burdinak brontzea ordezkatu zuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dakigu oso ondo zergatik desagertu zen Mizenastar zibilizazioa eta zergatik hasi zen Aro Iluna. Arrazoi bat baino gehiago aipatzen dira:
Alde batetik, itsasotik heldutako herri batzuen inbasioa. Bestetik, barne gatazkak. Azkenik, beste ikerlari batzuen ustez agian lurrikara batek suntsitu zuen zibilizazio hura.