Wikipedia, Entziklopedia askea

Hamabi mahatsak

Hamabi mahatsak jatea Gabonzaharreko tradizioa da. Gaueko 12ak jotzean, irratiz edo telebistaren bitartez kanpaiak jotzen duten bitartean mahatsak jaten joan behar da. Tradizioaren arabera, horrela egileak urteberrian zorte ona izango du.

Jatorriz, Espainiako tradizioa da eta handik Euskal Herrira ez ezik Filipinetarantz eta Hispanoamerikarantz ere zabaldu da.

Mahatsak

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1894ko urtarrilaren 2an, El Siglo Futuro egunkariak dio frantziatik etorritako ohitura dela. Hala ere, garai haietan Madrilgo burgesen artean ohikoa zen Gabonzaharreko afarian mahatsak eta xanpaina hartzea.

Kondairaren arabera, 1909an Alacanteko nekazariek mahats ugari izan zuten, soberan alegia. Horregaitik, tradizioa asko zabaldu zen.

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako telebista 1962. urtean hasi zen zuzenean emititzen hortik haurrera tradizio bihurtu da gauero kanpaikadak ematea Madrilgo Puerta del Sol plazatik.

Euskal Telebistan azken urteetan Euskal Herriko toki esanguratsetatik eman izan ohi dira kanpaikadak azken urteotan, adibidez Zumaiako San Telmo baselizatik.