Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

Hamster-a (Cricetinae), karraskarien familiako ugaztun txiki bat da. Gaur egun, etxe askotan aurkitu ahal ditugun maskotak dira, baina asko naturan bizi dira ere.

Hamster bat.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota desberdinak dauden arren, karraskari txiki hauek zenbait ezaugarri komun dituzte.

Alde batetik, beraien tamaina txikiagatik ezagunak dira. Hamster motaren arabera tamaina aldatzen da baina orokorrean 5cm eta 18cm arteko luzera daukate. Beste aldetik, guztiek hanka txikiak dituzte, atzapar zorrotzekin lurrean zuloak egin ahal izateko. Beraien buruetan, bi begi handi eta borobil dituzte, bi belarri borobilen artean. Gainera, bibote luze batzuk dituzte ere, haien ingurua argia ez dagoenean exploratzeko erabiltzen dituztenak. Horretaz gain, ahoa zabaltzen badute hortz luze batzuk ikusiko dituzu. Hauek etengabe hazten dira!

Zenbat hamster mota daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamsterren artean, mota asko daude. Guztira, 19 espezie desberdin daude! Hauek dira espezie ohikoenak:

  • Hamster siriarra: Guztien artean tamaina handiena daukatenak dira eta haien ile horixkagatik bereizi ditzakegu.
  • Roborowski hamsterra: Guztien artean espezie txikiena da. Beraien ilea marroi argia da sorbaldan eta zuria sabelean.
  • Hamster txinatarra: Hauen berezitasuna beraien buztana luzea da, beste hamsterrek oso motza dute eta. Kolore askotarikoak izan daitezke hauek ere: marroiak, beltzak, grisak, zuriak…
  • Hamster errusiarra: Normalean eremu hotzetan bizi direnez hibernatzen dute. Beraien ilea grisa eta marroia da eta lerro ilun bat daukate sorbaldan.
  • Campbell-eko hamsterra: Errusiarraren oso antzekoa da baina honek ile gehiago dauka, horregatik handiagoa dirudi.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Holandan hamsterra desagertzeko zorian dago. Ondorioz, gobernuak landak dituzten pertsonei dirua ematen diete hamsterrentzat egokiak diren lekuak sortzeko.

Hamsterrak  mundu osoko zelai askotan aurkitu ditzakegu. Batzuk basamortuan edo nekazal zelaietan bizi dira ere. Gehienak, Europa eta Asian bizi dira, batez ere Ekialde ertainean (Sirian adibidez) eta Asiako ekialdean (Txinan adibidez).

Gaur egun, etxe askotan ere aurki daitezke hamsterrak, etxeko animaliak bihurtu direlako. Datuak ez dira oso zehatzak baina kalkulatzen da milioika hamster bizi direla mundu osoko etxeetan.

   Ba al dakizu   
Hamsterrek, beraien ahoan poltsa moduko batzuk dituzte zeinetan janaria gordetzen duten, behar dutenean jateko.

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamsterrak oso txikiak diren arren, egunean zehar hainbat aldiz jan behar dute.

Orojaleak  dira, mota desberdinetako elikagaiak jan ahal dituzte. Frutak eta barazkiak jaten dituzte askotan, baina intsektu txikiak batzuetan ere. Hala ere, dudarik gabe beraien janari gogokoena haziak dira, esate baterako ekilorearen haziak.

Nolakoa da hamster baten bizitza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamsterrak bataz beste bi edo hiru urtez bizi dira, batzuk lau urte bizi ahal diren arren.

   Ba al dakizu   

Hamsterrek zuri-beltzez ikusten dute. Hau da, ez dituzte koloreak antzematen.

Hamsterrak orokorrean gautarrak dira, hau da, egunean zehar bere gordelekuan egoten dira lo egiten. Izan ere, gaua sartzen denean aktibatzen dira eta energia asko dutenez, gauean jolasten edota trebatzen dira.

Udaberrian zehar, hamsterrak 20 ordu inguru pasatzen dute haien gordelekuen barruan, eta bakarrik ateratzen dira gauean edo argitzean janaria hartzeko. Gainera, udan tenperatura altuak edo neguan oso baxuak badaude, haien gordelekuan hilabeteak egon daitezke. Horregatik, oso garrantzitsua da hamsterrentzat leku lasai bat izatea. Ondorioz, etxean hamster bat badaukazu oso garrantzitsua da etxe txiki bat izatea, deskantsatzeko eta lo egiteko!

Gainera, animalia bakartia da, ez zaio gustatzen bere bizilekua beste inorekin partekatzea.