Txikipedia:Hannah Arendt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hannah Arendt .

Hannah Arendt (Hannover, Alemania, 1906ko urriaren 14a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko abenduaren 4a) politikari judutar-alemaniarra izan zen. Bere lan gehiena boterea aztertzen eman zuen, bereziki politika, autoritatea eta totalitarismoa ikertu zituen. Askatasuna eta berdintasuna, lehiakide ez ezik, guztiz osagarritzat zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hannah Arendt jatorri juduko familia batean jaio zen, Linden hirian, Alemanian (Hannover hiriko zatia). Haurtzaroa Kaliningraden igaro zuen. Filosofia ikasi zuen Martin Heideggerren laguntzarekin. Harekin harreman luzea izan zuen, nahiz eta ondoren nazien aldeko jarrera agertu zuen.

Heideggerrekin haserretu ondoren, Heidelbergera joan zen bizitzera. 1929an Günther Sternekin ezkondu zen, eta 1937an dibortziatu egin zen. Nazien garaipenaren ondoren, Gestapok ikertu egin zuen eta arriskuan zegoenez Parisera erbesteratu zen. Frantzian zela, juduen laguntzarako taldeetan parte hartu zuen. Gurseko kontzentrazio-esparruan atxilotuta egon arren ihes egitea lortu zuen. Naziek Frantzia iparraldea (Paris barne) hartu ondoren, Estatu Batuetara ihes egitea erabaki zuen bere ama eta bigarren senarrarekin (Heinrich Blücher poeta, filosofo eta marxista alemaniarra). Bertan, New Yorkeko komunitate judu-alemaniarrean parte hartu zuen.

Bigarren Mundu Gerra amaitu ostean, Alemaniara itzuli zen. Bertan, "Youth Aliyah" taldearekin lan egin zuen, Holokaustoan hildako juduen seme-alabak Palestinara eramateko. 1950ean AEBetako hiritar bihurtu zen eta ordutik aurrera bertako hainbat unibertsitatetan irakasle aritu zen.

69 urterekin hil zen, 1975ean, eta New Yorkeko Bard Collegen hilobiratu zuten.