Martin Heidegger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martin Heidegger

Martin Heidegger (Meßkirch, Alemania, 1889ko irailaren 26a - Todtnauberg, Alemania, 1976ko maiatzaren 26a) filosofoa izan zen. Fenomenologiarekin eta existentzialismoarekin lotu izan da. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teologia katolikoa, natura-zientziak eta filosofia ikasi zuen Friburgoko Unibertsitatean. Bertan Heinrich Ricketen ikasle izan zen, Badengo Eskolako neokantismoaren berritzaile nagusienetakoa eta gero, fenomenologiaren sortzailea hatrzen den Edmund Husserlen laguntzaile. 1915ean hasi zituen bere irakaskuntza lanak Friburgon , ondoren Marburgon aritu zen 1923tik 1928 arte eta azkenik Finburgora itzuli zen filosofia irakasle moduan.

Heideggerrek estilo berritzailea, iluna eta konplexua erabiltzen zuen bre lanetan, berak esaten zuenez ateak irekitzeko egiten zuena. Hans-Georg Gadamerren eragin handia izan zuen, Jean-Paul Sartreren estilo zail eta berezian ere bai, L'Être et le néant obran esaterako. Heideggerren obrak, arazo ontologikoak tratatzean datza bereziki, baita arazo semiotikoak tratatzean ere.

Heidegger argudiatu zuen Mendebaldeko filosfian, Platonez geroztik, "izatearen" esanahia gaizki ulertuta zegoela. Izan ere, gai hori jorratzean entitate jakinak eta haien ezaugarriak izan dituzte ardatz, edo izatea bera entitatetzat hartu dute, ezaugarriak dituen substantzia bat balitz bezala. Heideggerren ustetan, izatearen analisi baliogarriagoa litzateke izatea egun zein oinarritan ezagutzen dugun aztertzea, edota entitate jakin guztiak entitate moduan agerararzten dituzten ezaugarri komunak aztertzea.

Sustrai luzeko erratu horiek gainditzeko, Heideggerrek uste zuen filosfiak beste era batean garatu behar zela, filosofiaren historian emandako pausoak atzerantz eramanez. Heideggerren aburuz, gaizki ulertze horiek, Platonekin hasita, Mendebaldeko pentsamoldean hartutako bide guztietan utzi dutela arrastoa. Ulertzen dugun oro akastun izan daiteke izatearen natura ulertzerakoan oinarrizko akatsak baitaude.

Heideggerren lanak eragin handia izan du filosofian, teologian eta gizarte zientzietan. Filosofiaren barrenean, abiapuntua izan zen existentzialismoa, hermeneutika, dekonstrukzioa, postmodernismoa eta, oro har, filosofia kontinentala garatzeko. Entzute handiko filosofo andanak aztertu dute Heideggerren lana, hala nola Karl Jaspers, Leo Strauss, Ahmad Fardid, Hans-Georg Gadamer, Jean-Paul Sartre, Emmanuel Lévinas, Hannah Arendt, Maurice Merleau-Ponty, Michel Foucault, Richard Rorty eta Jacques Derrida.

Heideggerren bizitzaren puntu polemikoena nazismoarekin izan zuen loturarekin du zerikusia. Izan ere, 1933ko maiatzetik 1945eko maiatzera arte NSDAPren kidea izan zen. Haren aldekoek, batik bat Hannah Ardendt judutarrak, zuritu dute "akats pertsonala" zela, eta haren filosofiaren gainean islarik ez duela argudiatuta. Kontrakoek, Emmanuel Lévinasek Karl Löwithek esaterako, adierazi dute Heideggerrek nazismoa babesteak haren pentsamoldearen barreneko akatsak islatzen dituela.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Heidegger Aldatu lotura Wikidatan