Wikipedia, Entziklopedia askea

Hegazti harrapari

Eduki-taula

Hegazti harrapari espezie batzuk.

Hegazti harraparia hegazti mota bat da, harrapatzen dituen animaliez elikatzen direnak; hala ere, batzuetan, animalia hilak ere jaten dituzte. Ehizatzera ateratzen direnean, airean bueltak ematen dituzte beraien harrapakina aurkitzeko. Aurkitzen dutenean, harrapakinari eraso eta atzaparrekin harrapatzen dute; hortik dator haien izena. Sarritan harrapakina atzaparrek eragindako zaurien ondorioz hiltzen da.

Hegazti harrapariak dira, besteak beste, arranoak, belatzak, gabiraiak eta zapelatzak. Hegazti harrapariek harrapakin mota asko ehizatzen dituzte: ugaztun txikiak, hala nola arratoiak eta marmotak; txoriak, narrastiak, anfibioak eta baita intsektu handiak ere. Hegazti harrapari espezie asko sarraskijaleak dira, hau da, hildako animaliak. Putreak ez dira harrapariak, sarraskiaz bakarrik elikatzen dira; baina badirudi kasu batzuetan iristen direla taldeka animalia batzuen kumeei erasotzera, batez ere ahulduta dauden kumeei.

Harraparien etsai nagusia gizakiak dira. Gizakiek paisaia aldatzen dute maiz, eta horren ondorioz hegaztiak ugaltzeko lekuak falta dira, bai harraparienak baita beste hegazti motenak ere; horregatik, hegazti espezie asko gutxitzen ari dira. Gainera, nahiz eta legeak hegazti harrapariak babesten dituen, batzuetan ehizatzen edo pozoitzen dituzte, pertsona batzuen ustez hegazti harrapariek aziendak (ganadua) hiltzen dituztelako.