Wikipedia, Entziklopedia askea

Belatz

Jump to navigation Jump to search
   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   

Belatz handia munduko animaliarik azkarrena dela eta 200km orduko abiadura baina gehiagora joan daitekeela.


Belatza animalia da, zehazki, hegazti harraparia, arranoak baino txikiagoak. Belatz helduek punta zorrotzeko hegoak dituzte, eta horri esker abiadura handiz egin dezakete hegan, eta baita noranzkoa aldatu ere. Kumeek, aldiz, hegaldatzen hasi ondorengo bizpahiru urteetan, hegaz egiteko luma luzeagoak dituzte; horrela errazago hegalda dezakete, harik eta heldutan ehiztari eraginkor izateko beharko dituzten trebetasunak bereganatzen dituzten arte.

Zer jaten dute[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Falco peregrinus on ship USFWS.jpg

Hegazti harraparia denez, haragiz elikatzen da, adibidez beste hegazti txikiz. Horrenbestez, kako erako mokoa eta atzazal kakotuak eta zorrotzak dituzte, oso erabilgarriak haragia zulatzeko. Egagropila izena duten bolak okatzen dituzte erregulartasunez.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa denbora martxoan hasi eta maiatzean amaitzen da, arrautzak behin jarrita inkubazio prozesuan arra eta emea hartzen dute parte. Bost aste geroago lehenengo aldiz hegan egiten dute eta heldutasuna lortzen dutenean habitik joaten dira. Normalean 3-4 arrautz jartzen dituzte eta haien handiera 58,46 x 45mm izaten da gehienetan.

Beste hainbat hegaztiekin gertatzen ez den bezala, belatzen artean bikote bakarra izaten dute.

   Ba al dakizuEmoji u2753.svg   
Bikotea bilatzerakoan arrak emeari akrobaziak egiten dizkiola airean
Turmfalke maennchen.jpg


Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

40 belatz espezie desberdin baino gehiago daude eta beraz ia mundu osoan zehar aurki ditzazkegu. Adibidez; negua Ipar Amerikako iparraldean,  Errusian, Finlandian, Norbegian ematen dute askok, uda aldiz, Estatu Batuetan, Erdi Amerikan, Afrikako hegoaldean, erdialdean eta Europan eta beste batzuk urte osoa ematen dute Europako zati batean,  Txinako  hegoaldean, Indian, Indonesian eta Australian.


Desagertzeko arriskuan daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean espezie hau ez dago arriskuan baina badaude espezie honetako beste azpiespezie batzuk badaudenak gizakiok sortzen dugun kutsadura eta ozono geruzan eragiten ari dugun zuloari dela eta.


Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1,5 km urrun ikusi al ditu, beraz, munduko hegaztirik azkarrena izateaz gain, oso ikusmen ona dauka. Beste bitxikeri bat da, gehienetan altueretan daudela eta bakarrik ehizakariak hartzeko jaizten direla.


Euskal Herriko belatzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1][2]

  1. (Gaztelaniaz) Belatza | ANIMALIAK. . Noiz kontsultatua: 2019-04-02.
  2. Belatz. 2017-03-19 . Noiz kontsultatua: 2019-04-02.