Wikipedia, Entziklopedia askea

Nepal

Nepal, munduko mapan.
Nepaleko bandera. Itxura berezia du.

Nepal Asiako herrialde bat da, Txina eta India tartean dagoena. Katmandu da haren hiriburua, bai eta Nepaleko hiririk handiena ere. Nepalek 147.181 km²-ko azalera du eta 27 miliotik gora biztanle.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso lurralde menditsua da: Himalaian dago, eta bertan daude munduko mendirik garaienetako gehienak:

  • Everest (8.848m): Munduko mendirik altuena.
  • Kangchenjunga (8.586 m): Munduko hirugarren mendi altuena.
  • Lhotse (8.516m): Munduko laugarrena.
  • Makalu (8.485m): Munduko bosgarrena.
  • Cho Oyu (8.201m): Munduko seigarrena.
  • Dhaulagiri (8.167m): Munduko zazpigarrena.
  • Manaslu (8.163m): Munduko zortzigarrena.
  • Annapurna (8.091 m): Munduko hamargarrena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako beste herrialde asko ez bezala, Nepal inoiz ez zen kolonia bat izan. Dena den, beti harreman oso estuak izan ditu Britainia Handiarekin. Joan den 1990ra arte, erregea zuen, baina gaur egun errepublika da haren gobernu-sistema.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nepal ezaguna da, besteak beste, budismo izeneko erlijioaren sortzailea, Buda, bertan jaio zelako. Hala ere, hango biztanle gehienak ez dira budistak, hinduistak baizik, Indian bezala.