Txikipedia:Hirusta zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea

HIRUSTA ZURIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Hostoak hirunaka agertzen direlako deitzen zaio Hirusta (Trifolium)

Hirusta orria (Trifolium)

Hirusta zuria (Trifolium repens), Leguminosae familiako eta Trifolium generoko landare mota bat da.

Belar espezie iraunkorra da. Oso azkar hasten da, horregatik normalean ez dugu lorategietan eduki nahi. Batzuetan kontrolatzea zaila edo ezinezkoa izaten da. Baina jakin behar da hainbat erabilera dituela.

Hirusta zuria (Trifolium repens)

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau poliki hazten da eta 10-20 zentimetro arteko altuera har dezake.

Loreak zurixka izaten dira, batzutan tono arroxa argiak ere izaten dituzte.

Hosto iraunkorra izaten du, oinarritik adarkatua. Berdeak dira eta marka zuri bat izaten dute. Ez dute ilerik .

Fruituak oso txikiak dira eta bihotz itxurako 3-4 hazi izaten dituzte barnean, horiak edo marroi gorrixkak izaten dira.

Zer behar du bizitzeko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkia eta tenperatura epela behar du normaltasunez garatu ahal izateko. Izozteak -3ºC arte onartzen dituen arren, hobe da 7 ºC-tik behera ez jaistea, kalteak izan ohi baititu.

Horrez gain, beharrezkoa da ura erregularki jasotzea ere, lehorteak ez baititu jasaten. Hori dela eta, urtean zehar euria egiten duen lekuetan hazten da hoberen.

Maiatza eta urria artean loratzen da.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eta hiru urte artean irauten du.

Non aurkitzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiko ezaguna da landare hau. Europan, Iparraldeko Afrikan eta Mendebaldeko Asian aurki dezakegu.

   Ba al dakizu   

Druida zaharrek hirusta zerametan izpiritu gaiztoengandik babesteko.

EUROPA
   Ba al dakizu   

Hirusta Irlandako gobernuaren marka erregistratua da.

   Ba al dakizu   

Napoleon bala hilgarri batetik salbatu omen zen, lau hostoko hirusta bat ikuskatzera makurtu zenean.

Zertarako erabil daiteke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hausnarkari animalien elikagai nagusietako bat da (behiak, ardiak, ahuntzak, jirafidoak, zerbidoak). Belarrarekin nahastuta jaten dute, bestela, hesteetan gas gehiegi ekoizten eta metatzen zaie animaliei sabeleko distentsioa sortuz.
  • Hostoak 5-10 minutuz egosi ezkero, adibidez, entsaladetan edo zopetan gehitu daitezke. Gainera, lore lehorrak eta haziak beste jakiekin nahastu daitezke.
  • Oso landare bitxia eta apaingarria da beste belar batzuekin nahastuta.