Wikipedia, Entziklopedia askea

Iñigo Martinez

👶
Jaiotza
1991ko maiatzaren 17a
Ondarroa
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Iñigo Martinez

Iñigo Martinez Berridi (Ondarroa, Bizkaia) 1991ko maiatzaren 17an jaio zen. Euskal Herritar futbolari profesional ezkertia da. Oraintxe bertan Bartzelona-ko jokalari profesionala da eta espainiako selekzioan ere jolastu du. Athletic-en egon aurretik Real Sociedaden egon zen baina 2018-ko urtarrilaren 30etik, ondoren Athletic-eko futbolaria da. 2023an Bartzelona Futbol Klubagatik fitxaketa egin zuen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Sociedad (2012-2015)

Ondarrutarra, herriko taldean jolasten hasi zen Aurrera Kirol Elkartea izenekoa baina kadetea zenean Erreala etorri eta fitxatu egin zuten. 2011ko abuztuaren 27an jolastu zuen realarekin lehenengo aldiz, Real Sporting de Gijonen aurka eta realak irabazi egin zuen 2-1. Bere lehenego gola zelai erditik sartu zuen Athletic-en aurka eta handik gutxira beste gol bat sartu zuen zelai erditik, azken minutuan Realari garaipena eman ziona Betisen aurka.

Athletic Club Urtarrilaren 30ean Athletic-ek fitxatu zuen 32 milioirengatik eta 2023. urtera arte sinatu zuen. Otsailaren 4an debuta egin zuen. Lesio batekin hasi zuen aurredenboraldia eta hasierako partiduak galdu zituen, eta horrekin batera Gaizka Garitanorekin taldea hobetzen eta indartzen joan zen. Eta orain taldeak gogo asko ditu partiduak irabazteko.