Txikipedia:Indira Gandhi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Indira Priyadarshini Gandhi, 1917ko azaroaren 19an jaio zen eta 1984ko urriaren 31an hil zen. Allahabadaden jaio zen eta Nueva Delhi-en hil zen, hau da, Indian hil eta jaio zen. Indira, hilketa baten ondorioz hil zen.

Indira Gandhi
Indira Gandhi

Indiako lehen ministroa izan zen, 1966tik 1984ra. Indiak izan duen Lehendabiziko emakume lehen ministroa eta orain arte bakarra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita Jawaharlal Nehru, Indiako independentzia mugimenduko giltzarria eta India Independenteko Lehen Ministroa izan zen. Ondorioz, giro politiko bizian hazi zen Indira. 1959an, bere aitak Indiako Kongresu Nazionaleko presidente kargua utzi zuen. Bere aitona politikaria ere izan zen.

Indira Jawarharlal Nehru alaba bakarra zen, eta aipatu bezala, giro politiko handiko giroan hazi zen, aita eta aitona garaiko lider politiko garrantzitsuak baitzituen. Anand Bhawanen zuten etxea, neska gazteak bere lehen urteak pasako zituen egoitza.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxfordeko Somerville Collegen Unibertsitateko graduatu zen. 1930eko hamarkadaren amaieran, Oxford Unibertsitatean, Somervilleko zentroan ikasketak bukatzen ari zela, Londresko Indiar Independentziaren aldeko Ligako elkartekide bihurtu zen.

Atzerrian urtez ikasi ondoren, bere jaioterrira itzuli eta Feroze Gandhirekin ezkondu zen, bere abizena hartu zuen.

Agintaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959 eta 1960 bitartean, hauteskundeetara aurkeztu eta Indiako Kongresu Nazionaleko Presidente hautatua izan zen. Agintaldi bare honetan, bere aita

Lehen Ministro zenaren estatuburu ere izan zen. Gutxika gutxika, independentea egiten joan zen, bere hilketararte. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Indira Gandhi. 2022-08-26 (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).