Jawaharlal Nehru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jawaharlal Nehru
Bundesarchiv Bild 183-61849-0001, Indien, Otto Grotewohl bei Ministerpräsident Nehru cropped.jpg
member of the Lok Sabha


Indiako lehen ministro

1947ko abuztuak 15 - 1964ko maiatzak 27
← baliorik ez - Gulzarilal Nanda
Kanpo Arazoetako ministro

1947ko abuztuak 15 - 1964ko maiatzak 27
← baliorik ez - Gulzarilal Nanda
Indiako Finantzetako ministro

1958ko otsailak 13 - 1958ko martxoak 13
T. T. Krishnamachari - Morarji Desai
Indiako Defentsako ministro

1962ko urriak 31 - 1962ko azaroak 14
V. K. Krishna Menon - Yashwantrao Chavan
Bizitza
Jaiotza Allahabad1889ko azaroaren 14a
Herrialdea Britainiar Raj
 India
Talde etnikoa Kaxmirko pandita
Heriotza New Delhi1964ko maiatzaren 27a (74 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua
istripu zerebrobaskularra
Sifilia)
Familia
Aita Motilal Nehru
Ezkontidea(k) Kamala Nehru  1936ko otsailak 28)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Nehru–Gandhi family
Hezkuntza
Heziketa City Law School Bachelor of Laws : zuzenbide
Trinity College 1910) Bachelor of Arts : natura zientziak
Cambridgeko Unibertsitatea
Harrow School
(1905 -
Hizkuntzak hindia
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea abokatua, estatu-politikaria, idazlea, politikaria, filosofoa, autobiografialaria, barristerra eta sindikalista
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Bertrand Russell
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak
Erlijioa hinduismoa
Alderdi politikoa Indiako Kongresu Nazionala
IMDb nm0624587
Jawaharlal Nehru Signature.svg

Jawaharlal Nehru (hindiz: जवाहरलाल नेहरू, dʒəʋaːɦərˈlaːl ˈneːɦruː ahoskatua; Allahabad, India, 1889ko azaroaren 14a - New Delhi, 1964ko maiatzaren 27a[1]) Indiako politikaria izan zen, 1947 eta 1964 artean bertako lehendabiziko lehen ministro bilakatu zena.

Indiako mugimendu independentistaren buruzagi nagusienetariko bat izanik, Indiako Kongresu Nazionalak 1947an bertako lehendabiziko Lehen Ministro izendatu zuen, 1952ko hauteskundetan irabazi zuenean herriak berretsi zuena. Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren sortzailetako bat izanik, Gerra Hotzan nazioarteko politikarik inportanteenetariko bat ere izan zen. Batzuetan Pandit Nehru ere deitua izan zen ("pandit" sanskritoz eta hindiz "maisua" deitzeko ohorezko izena izanik).

Nehru buruzagi karismadun eta erradikala izan zen, Britainiar Inperioarekiko swaraj edo independentzia osoa aldarrikatzen zuena. Indiak bere independentzia lortzeko prozesu luzean, Gandhiren oinordeko politiko bilakatu zen. Politikoki, Nehruk sozialismo fabiano eta garapen ekonomikoa lortzeko sektore publikoa bultzatzearen alde egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasta nagusiko familia batean sortu zen. Aita Motilal Nehru abokatu eta politikari indiar aberatsa zuen. 1905ean Britainia Handira joan eta abokatu karrera egin zuen (1912). Indiara itzulirik, Ghandiren jarraitzaile eta laguntzaile izan zen eta haren ondoan Indiaren burujabetasunaren aldeko borrokan esku hartu zuen; arrazoi horregatik maiz atxilotu zuten britainiarrek. Gazte-gaztetik Indiako Kongresu Nazionalaren ezkerraldeko aldearen buruzagi bilakatu zen, 1929an, Mahatma Gandhiren laguntzari esker.

Inperioaren azken erregeorde Lord Mountbattenekin Indiaren burujabetasuna negoziatu zuen. Independentzia lorturik (1947), Lehen Ministro izendatu zuten eta hil arte kargu hori izan zuen (1962). Nehruren kanpo arazoetarako politikaren ezaugarriak neutraltasuna eta antikolonialismoa izan ziren; gerra hotzean esku hartu ez zuen lehen estatu gizona izan zen, eta Koreako eta Indotxinako gatazketan neutral azaldu zen. Bere garaiko Hirugarren Munduko buruzagi ospetsuenetarikoa izan zen, eta gatazka anitzetan bitartekari eginkizuna bete zuen. Ildo horretatik, Colomboko hitzarmenaren (1950) eta Bandungeko batzarrean (1955) bultzatzaile nagusia izan zen. Barne Arazoetan, berriz, sozialismo demokratikoaren aldeko agertu zen; ekoizpena emendatzeko eta jaiotza tasa urritzeko politikak oposizio erlijiosoa eta analfabetismoa izan zituen oztopo nagusiak. Independentzia lortu zuenetik, eta Nehru gobernu buru zela gerra bi aldiz (1948,1957) piztu zen Pakistanen eta Indiaren artean, Kaxmiren jabetza zela eta. 1959an, Dalai-Lama Indian hartu zuen Nehruk, eta aitzakia honez Txinaren aurkako muga gerra hasi zen; 1962an, Txinako tropak indiarrei nagusitu zitzaizkien. 1961ean portugaldarren mende zegoen Goa-z indarrez jabetzerakoan, Indiako lurretan geratzen zen azken kolonia desagerrarazi zuen.

Bizitzaren azken aldian, Pakistanen eta Txinaren kontrako gatazkak zirela eta, Estatu Batuen laguntza militarra onartu behar izan zuenean haren ospea txikitu zen Hirugarren Munduan. Nehru hil eta hiru urte geroago haren alaba Indira Gandhi Lehen Ministro hautatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Marlay, Ross; Neher, Clark D. (1999), Patriots and Tyrants: Ten Asian Leaders, Rowman & Littlefield, 368. orrialdea .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jawaharlal Nehru Aldatu lotura Wikidatan